Jean-Baptiste Coyos
Jean-Baptiste Coyos Etxebarne edo Battittu Coyos (Maule-Lextarre, Zuberoa, 1952ko urriaren 15a -) euskal irakasle, idazle, ikertzaile eta euskaltzain osoa da.
Jean-Baptiste Coyos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Maule-Lextarre, 1952ko urriaren 15a (71 urte) |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paris Descartes Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea |
Kidetza | Euskaltzaindia Euskera |
Biografia
1974an lehen mailako irakasle ikasketak burutu zituen eta geroztik irakaslea izan zen 2008ra arte. Hizkuntzalaritza Orokorreko doktorea da. 1998an, Paris V René Descartes unibertsitatean "Arbailletako xiberotar mintzairaren deskribapena-Ergatiboaren estüdioa" izeneko tesia aurkeztu zuen Christos Clairis-ek zuzenduta. 1996az geroztik eskola eman zituen Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean, 2001etik Baionako Fakultatean 2017an erretiroa hartu zuen arte.
1999tik 2003ra hizkuntza-politikarako lehenengo arduraduna izan zen Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrean, Euskal Herriko Garapen Kontseiluaren zuzendaritzakidea ere izan da, Euskaltzaindiaren izenean.Euskal Kultur Erakundearen administratzaile ere bada.
2004tik 2006ra ikerketa karguduna Baionako Iker Zentroan. CNRSko zentro horretan espezialitate hauetan lan egin du 1999tik: euskara, euskal gramatika CAPES agirirako, soziolinguistika, zuberera, hizkuntzalaritza sinkroniko dinamikoa, desagerpen bideko hizkuntzak, eta euskararen aldeko hizkuntza-politikak.[1] Ikerkuntzako argitalpenak biltzen dituen Artxiker artxibategiaren sortzaileetako bat eta administratzailea izan zen bera, euskarari eta tipologikoki hurbil dituen hizkuntzei buruzko ikerlanak jasotzen dituena.[2]
IKER taldeko Lapurdum aldizkariaren (2001) eta Bat Soziolinguistika Aldizkariaren (2006-2015) batzordekide izateaz gain, Euskaltzaindiaren Euskera (2009) agerkariko idazketa kontseiluko kide da.[3]
Euskaltzaina
2006ko maiatzaren 26an euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta geroago 2010eko azaroaren 26an izendatu zuten euskaltzain oso[4] Jean Haritxelhar, Jean-Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzainek proposatuta.[5] “Eüskararen bi dikotomia” izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Maulen 2011ko ekainaren 25ean.[6] Euskaltzaindiaren zuzendaritzako Jagon sailburua da, 2012ko urriaren 18an izendatua, baita 2005etik Sustapen batzordeko kidea ere.[3]
Lanak
Hizkuntzalaritza eta soziolinguistika alorretako artikulu askoren egilea da beste hainbat aldizkaritan ere: ASJU, Bat soziolinguistika aldizkaria, Bulletin de l’Association des Sciences du Langage, Bulletin de la Société de Linguistique de Paris, Bulletin du Musée basque, Contextos, Euskera, Fontes Linguae Vasconum, Hermes, International Journal of Language and Linguistics, La Linguistique, Lapurdum, Les Langues Modernes, Plurilinguismes, Recherches et Ressources en Education et Formation, Sociolinguistic Studies, eta abar. Hauek dira bere argitalpen batzuk:[3]
- Euskara Batua eta Ipar Euskal Herria (1964-2018). (Euskaltzaindia, 2019)[7]
- Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa. (Euskaltzaindia, 2017)[8]
- Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian. Erramun Baxok-ekin (Euskaltzaindia, 2011)[9]
- Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian. (Euskaltzaindia, 2007)[10]
- Description du parler basque souletin des Arbailles - Étude de l'ergativité tesi doktorala (2000) [11]
- Politique linguistique Langue basque et langue occitane du Béarn et de Gascogne (2004) [12]
- Xiberotarra zuberera, le dialecte basque souletin (2007) [13]
- «Hizkuntza-politika Ipar Euskal Herrian : Nondik nora ? Ibilbidearen azterketa» Bat : soziolinguistika aldizkaria (67): 79 .[14]
- Zubereraren eta biarneraren arteko harremanez : lexiko mailegatua eta ahoskatzea . Euskaltzaindia, 2008 [15]
- «Euskararen egoeraz Iparraldean : ohar batzuk sarrera gisa» Bat : soziolinguistika aldizkaria aldizkaria (59): 27 .[16]
- Le Pays basque pour les Nuls, Jasone Salaberriarekin batera, Pour les nuls bilduma, 2011 ISBN 2754034692;
- Euskera para dummies, Jasone Salaberriarekin batera, 2012, ISBN 8432900737
Erreferentziak
- «IKER UMR 5478 - Coyos, Battittu» www.iker.cnrs.fr (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
- «Artxiker - Artxibategia» artxiker.ccsd.cnrs.fr (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
- «Coyos, Jean-Baptiste» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
- Berria.info:Jean Baptiste Coyos euskaltzain oso
- Xiberoko botza. (2010-11-26). «Jean Baptiste Coyos eüskaltzain osoa» www.xiberokobotza.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
- Coyos Etxebarne, Jean-Baptiste. (2011). Eüskararen bi dikotomia. Euskaltzaindia.
- Coyos, Jean-Baptiste ( 1952-). (2019). Euskara batua eta Ipar Euskal Herria : 1964-2018. Euskaltzaindia ISBN 978-84-949787-6-0. PMC 1123022555. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
- Jagon Jardunaldiak (21st : 2016 : Bayonne, France). (2017). Euskal elkargoaren sortzea eta euskararen geroa : Euskaltzaindiaren XXI. Jagon jardunaldia. Jagon Saila ISBN 978-84-948489-0-2. PMC 1052459684. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
- Baxok, Erramun 1928-. (2011 [i.e. 2012]). Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian = Les jeunes, les loisirs et la langue basque en Pays Basque nord. Euskaltzaindia ISBN 978-84-95438-84-3. PMC 1135316122. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
- Baxok, Erramun.. (2010). Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian : AEK-ko ikaslegoaren azterketa = L'enseignement du basque aux adultes natifs et non natifs en Pays Basque Nord : étude des apprenants d'AEK. Euskaltzaindia ISBN 978-84-95438-61-4. PMC 805022450. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
- Coyos, Jean-Baptiste.. (2000). Description du parler basque souletin des Arbailles : étude de l'ergativité. Atelier national de Reproduction des Thèses PMC 490730870. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
- Coyos, Jean-Baptiste.. (cop. 2004). Politique linguistique : langue basque et langue occitane du Béarn et de Gascogne. Elkar ISBN 2-913156-65-7. PMC 469543040. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
- Coyos, Jean-Baptiste.. (cop. 2007). Xiberotarra zuberera : le dialecte basque souletin. Elkar ISBN 978-84-9783-458-2. PMC 470828397. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
- Coyos, Jean-Baptiste. (2008). «Hizkuntza-politika Ipar Euskal Herrian : Nondik nora ? Ibilbidearen azterketa» Bat : soziolinguistika aldizkaria : Hizkuntza normalizazioa eta glotopolitika aldizkaria (67): 79. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
- Coyos, Jean-Baptiste. (2008). Zubereraren eta biarneraren arteko harremanez : lexiko mailegatua eta ahoskatzea – Eranskina : Corpusa - Hitzen zerrendak. Euskaltzaindia, x or. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
- Coyos, Jean-Baptiste. (2006). «Euskararen egoeraz Iparraldean : ohar batzuk sarrera gisa» Bat : soziolinguistika aldizkaria : Hizkuntza normalizazioa eta glotopolitika aldizkaria (59): 27. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
Kanpo estekak
- Euskaltzain oso izendapenaren harira Xiberoko Botza irratian eginiko elkarrizketa
- Jean-Baptiste Coyos-en argitalpenak «Artxiker - Artxibategia» artxiker.ccsd.cnrs.fr
- Jean-Baptiste Coyos Inguma datu-basean (>30 ekarpen)
- Jean-Baptiste Coyos Iker taldean