Jazinto Karraskedo

Jazinto Karraskedo Olarra (Billabona, Gipuzkoa, 1895eko otsailaren 10a - Donostia, 1988ko azaroaren 9a)[1] euskal idazlea izan zen.

Jazinto Karraskedo
Bizitza
JaiotzaVillabona-Amasa, 1895eko otsailaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1988 (92/93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 489

Salerosketarako ikasketak egin bazituen ere, laster agertu zuen literaturarako zaletasuna. 1923an hasi zen Euskal-Esnalea aldizkarian euskaraz idazten eta geroago Zeruko Argia, El Día, El Pueblo Vasco, Euzkadi eta beste zenbaitetan gerra iritsi arte. Denbora berean ekin zion antzerkigintzari eta Donostiako Santomasetako emanaldietan agertu ziren bere lanetarik zenbait eta garai haietako sariak ere jaso zituen. Bere lehen antzerki Ianak: Gure semea eta Guzia illun itzaltsu deitzen direnak, Toribio Altzagaren zuzendaritzapean Donostiako Euskal Iztundeak 1927an sarituak izan ziren. Ohizko bizitzari loturik zebiltzan antzerki gaiak. Etxe-aldaketa eta Garo-usaia lanak "Antzerti" ekintza taldeak sarituak. Azkena, Txomin Agirreren Garoa liburuan oinarriturik egina, 1936ko Maiatzaren 17an aurkeztu zen eta harrera ona izan zuen. Bere antzerki lan gehienak humorezko komedia entretenigarriak ziren.

Gerraostean Zeruko Argia astekarian idatzi zuen noizbehinka eta 1965ean Toribio Altzaga Saria jaso zuen "Laratzean sua" bere lanagatik.

Gipuzkerazko idazkera herrikoia zuen maite eta euskara idatziaren batasunerako arauak ez zitzaizkion atsegin. 1966an euskatzain urgazle izendatu zuten. 1970ean lanetik erretiratu eta hortik aurerra oso gutxitan idatzi zuen.

Lanak

Antzerkia

  • Gure semea (1923) (gerra garaian galdua)[2]
  • Guzia illun itzaltsu (1923) (gerra garaian galdua)
  • Txokolo, txerri-tratalari (1933, López Mendizabal)
  • Etxe-aldaketa (1934, López Mendizabal)
  • Garo-usaia (1935, López Mendizabal)
  • Etxerako... nor?
  • Laratzean sua (1965)

Itzulpenak

  • La discreta enamorada (Neskatx zuhurra maitemiñez) (Lope de Vega)
  • La vida es sueño (Calderon de la Barca)
  • Les Chaises (Eugene Ionesco)
  • Mans Hvinna (Vilhen Moberg)

Erreferentziak

Kanpo estekak


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.