Jaws
Jaws (euskaraz Barailak) 1975eko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako aktoreak honako hauek izan ziren: Roy Scheider, Robert Shaw, Richard Dreyfuss, Lorraine Gary eta Murray Hamilton. John Williams musikagileak gaur egun aski ospetsua eta filmaren ikur den soinu banda konposatu zuen.
![]() | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
John Williamsen filma | ||||
Egilea(k) | John Williams | |||
Argitaratze-data | 1975 | |||
Izenburua | Jaws | |||
Mugimendua | New Hollywooda | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | thrillerra eta film dramatikoa | |||
Iraupena | 124 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | Jaws (en) ![]() | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Frews (en) ![]() | |||
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() | |||
Grabazio lekua(k) | Martha's Vineyard eta Australia | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Steven Spielberg | |||
Gidoigilea(k) | Peter Benchley (en) ![]() Carl Gottlieb | |||
Antzezlea(k) | ||||
Roy Scheider Robert Shaw Richard Dreyfuss (Matt Hooper (en) ![]() Lorraine Gary Murray Hamilton Carl Gottlieb Steven Spielberg Craig Kingsbury Susan Backlinie Peter Benchley (en) ![]() | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Richard D. Zanuck David Brown | |||
Konpainia ekoizlea | Universal Studios | |||
Edizioa | Verna Fields (en) ![]() | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Joe Alves (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | John Williams | |||
Argazki-zuzendaria | Bill Butler | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Massachusetts | |||
Fikzio-unibertsoa | Jaws universe (en) ![]() | |||
Argumentu nagusia | Marrazo zuria, Marrazoa, itsasoko nabigazioa, shark attack (en) ![]() ![]() | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | Muntatze onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Academy Award for Best Original Dramatic Score (en) ![]() 48. Oscar Sariak Soinu onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak | |||
Nominazioak | Muntatze onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Verna Fields (en) ![]() Academy Award for Best Original Dramatic Score (en) ![]() 48. Oscar Sariak John Williams Film onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Richard D. Zanuck, David Brown Soinu onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Robert Hoyt (en) ![]() ![]() ![]() ![]() | |||
jaws25.com | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
John Williamsen kronologia | ||||
|
Filmak mundu osoan berehalako arrakasta itzela izan zuen, blockbuster filma bilakatuz eta 470.653.000 estatubatuar dolar lortuz. Honako jarraipen hauek izan ditu: Jaws 2 (1978), Jaws 3-D (1983) eta Jaws: The Revenge (1987).
Hiru Oscar Sari irabazi zituen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (John Williams), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Verna Fields) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Robert Hoyt, Roger Heman, Earl Madery eta John Carter). Film onenaren Oscar Sariaren izendapena ere jasu zuen, baina azkenean One Flew Over the Cuckoo's Nest (Norbaitek Kukuaren Abiaz Gain Hegan Egin Zuen) filmak irabazi zuen.
Filma Massachusetts konderriko Martha's Vineyard uhartean eta Menemsha udalerrian filmatu zen.
Argumentua
AEB, Ingalaterra Berria. Kostaldeko turismogunea den herri batean marrazo batek ustekabeko erasoetan hainbat lagun hil edo zaurituko ditu. Guzti honek larrialdia eragin eta inguruko turismoan kalte ekonomiko larria ekar dezakenez, herriko alkalteak (Murray Hamilton) hondartzak turistei itxi edota jazotakoaren berri emateari uko egingo dio, guztia ezerezean geldituko den itxaropenaz. Baina jada hondartza udatiarrez lepo dagoenean, marrazoak berriz erasotu eta beste pertsona bat hilko du. Honek jendearengan izuikara itzela eragingo du, horrenbestez udalak marrazo hiltzaile hori topatu eta akatzeko ardura hiru gizon ausartei emango die: herriko udaltzain burua (Roy Scheider), biologo bat (Richard Dreyfuss) eta eskarmentu handiko marrazo arrantzale bat (Robert Shaw).
- Menemsha arrantzale herria, filmaren portua bertan girotu zen.
Aktoreak
- Roy Scheider: Brody udaltzain burua
- Robert Shaw: Sam Quint, marrazo ehiztaria
- Richard Dreyfuss: Hooper, biologoa
- Lorraine Gary: Ellen Brody, Brodyren emaztea
- Murray Hamilton: Vaughn alkatea
- Carl Gottlieb: Meadows
- Jeffrey Kramer: Hendricks, zinegotzia
- Susan Backlinie: Chrissie Watkins
- Jonathan Filley: Cassidy
- Peter Benchley: erreportaria
Kanpo estekak
- Jaws filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)