Javier de Isusi
Javier de Isusi (Bilbo, 1972-) komikigile bizkaitarra da. Donostian eta Lisboan arkitektura ikasi ondoren, lanbide horretan jardun zuen lehenik. Gero, urtebetez bidaiatu zuen eta marrazkiak egiten eta komikigintzan murgiltzen hasi zen.[1] 2021ean, Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Transparentes. Historias del exilio colombiano (2020) lanarekin, Lan Literarioen Ilustrazioa kategorian.[2]
Javier de Isusi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1972 (51/52 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea, ilustratzailea eta karikaturagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Lanak
Data | Izenburua | Argitaldaria |
---|---|---|
2004 | Los viajes de Juan Sin Tierra 1 – La pipa de Marcos | Astiberri |
2007 | Los viajes de Juan Sin Tierra 2 – La isla de Nunca Jamás | Astiberri |
2008 | Los viajes de Juan Sin Tierra 3 – Río Loco | Astiberri |
2008 | Las cenizas de la abuela | "Dos veces breve" #17 |
2010 | Los viajes de Juan Sin Tierra 4 – En la tierra de los Sin Tierra | Astiberri |
2012 | Ometepe | Astiberri |
2015 | He visto ballenas/Baleak ikusi ditut | Astiberri |
2017 | Asylum (Gazteleraz eta euskaraz) | CEAR-Euskadi / Astiberri |
2019 | La divina comedia de Oscar Wilde | Astiberri. |
2020 | Transparentes. Historias del exilio colombiano | Astiberri, Hegoa (elkartea), Comisión de la verdad[3] |
Los viajes de Juan Sin Tierra
2004an, Astiberri argitaletxearekin ostera ere, "La pipa de Marcos" kaleratu zuen, Chiapasko estatu mexikarrean girotuta. Isusik liburu honetan lehenengo aldiz marraztu zuen "Corto Maltese" famatuan inspiratutako "Vasco" pertsonaia. Bi urte geroago, 2006an, "La isla de Nunca Jamás" atera zuen argitaletxe eta pertsonaia berberekin, baina oraingoan akzioa Nikaraguan kokatuz.
"Los viajes de Juan Sin Tierra" komiki-sail hau tetralogia bat osatzeko sortu zuen. Izan ere, "Vasco" Juan lagunaren bila abiatzen da munduan zehar, eta horixe da istorio sorta honen haria. Hirugarren istorioak "Río Loco" izenburua zuen eta laugarrenak "En la tierra de los Sin Tierra."
Erreferentziak
- Isusi, Javier de. (2014). Baleak ikusi ditut. Astiberri, 218 or. ISBN 978-84-15685-60-9..
- Berria. «Alex Gurrutxagak Euskadi saria irabazi du, Xabier Leteri buruzko saiakeragatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-20).
- (Gaztelaniaz) «Transparentes. Historias del exilio colombiano - Astiberri Ediciones» www.astiberri.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-20).
Ikus, gainera
- Getxoko Komiki Azoka
- Bilbotar ezagunen zerrenda
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Elkarrizketa "Entre cómics" webgunean
- (Gaztelaniaz): Alex Oviedo erreportaia Bilbao aldizkarian, 2020ko abenduan.