Javier Urquijo
Javier Urquijo Arana (Bilbo, Bizkaia, 1939 - ib., 2003ko urriaren 8a) margolaria izan zen.
- Artikulu hau Bilboko margolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urkixo».
Javier Urquijo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1939 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 2003ko urriaren 8a (63/64 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eszenografoa, idazlea eta diseinatzaile grafikoa |
Biografia
1962 eta 1966 artean dekoratuak egin zituen antzerki-talde batzuentzat. Bizkaiko Artisten Elkarteko zuzendaritzako kide izan zen. 1966tik aurrera Akelarre antzerki-taldeko zuzendari eta dekoratzaile izan zen. Erakusketa asko egin zituen, Euskal Herrian gehienak. 1966an, beste eskultore eta margolariekin batera, Emen taldea sortu zuen.[1]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.