Javier Sierra
Javier Sierra Albert (Teruel, 1971ko abuztuaren 11) idazlea, kazetaria eta gai esoterikoen ikertzailea. Kazetaritza Madrilgo Complutense Unibertsitatean ikasi zuen. Haren liburuek arrakasta handia izaten dute eta idazleak Espainiako hedabideetan presentzia handia du. Nahiz eta izan dituen hanka sartzeak, esaterako Roswell kasuaren grabazioak ontzat eman zituenean [1], prestigio handia du. 2009ko maiatzaren 30an, La Dama Azul liburuaren bidez herriari eman dion ospea eskertzeko, Agreda herriak (Soria) ohorezko herritarra izendatu zuen.[2] Gaur egun Cuatro telebista katean, Iker Jiménezek zuzentzen duen Cuarto Milenio saioan kolaboratzen du.
Javier Sierra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Teruel, 1971ko abuztuaren 11 (52 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, telebista aurkezlea eta ikertzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
javiersierra.com | |
Eleberriak
- 2014: La Pirámide Inmortal (Editorial Planeta).
- 2013: El Maestro del Prado (Editorial Planeta).
- 2011: El Ángel Perdido (Editorial Planeta).
- 2008: La Dama Azul (Edizio zuzendua. Editorial Planeta).
- 2004: La Cena Secreta (Plaza & Janés).
- 2002: El Secreto Egipcio de Napoleón (La Esfera de los Libros).
- 2000: Las Puertas Templarias (Editorial Martínez Roca).
- 1998: La Dama Azul (Editorial Martínez Roca).
Saiakerak
Sariak
- 2011: El ángel perdido. Espainieraz idatzitako abenturazko eleberri onenari saria. Ameriketako Estatu Batuetako International Latino Book Awards.
- 2011: The Lost Angel. Ingelesez argitaratutako abenturazko eleberri onenari saria. Ameriketako Estatu Batuetako International Latino Book Awards.
- 2008: La Cena Secreta. Sorkuntza literariori eskainiatako Arias Montano Saria. El Corte Inglésen Ámbito Cultural.
- 2007: The Lady in Blue. Ingelesez argitaratutako nobela historiko onenaren saria. Ameriketako Estatu Batuetako International Latino Book Awards.
- 2004: La Cena Secreta. III. Premio de Novela Ciudad de Torrevieja lehiaketan finalista.
Erreferentziak
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):Webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz):2011an Andreu Buenafuentek egin zion elkarrizketa Youtuben.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.