Javier Ramírez Sinués
Javier Ramírez Sinués (Deustia, 1898 – Zaragoza, 1977ko uztailaren 27a) aragoiar abokatu eta politikari kontserbadorea izan zen, Arabako gobernadore zibila izandakoa.
Javier Ramírez Sinués | |||||
---|---|---|---|---|---|
1933ko azaroaren 29a - 1936ko urtarrilaren 7a Barrutia: Zaragoza (provintzia) Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en)
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Deustia, 1898 | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Heriotza | Zaragoza, 1977ko uztailaren 27a (78/79 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Javier Ramírez Orue | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | abokatua, onibar-jabea eta politikaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Elkarte Tradizionalista FET y de las JONS |
Javier Ramírez Orueren semea,[1] Espainiako Bigarren Errepublikan Elkarte Tradizionalistan sartu zen.[2] 1933ko hauteskunde orokorretan diputatu hautatu zuten Zaragoza ordezkatuz. Gerra Zibilean matxinoen alde egin zuen eta kapitaina izan zen. Gerran oraindik, Soriako gobernadore zibil izendatu zuten eta 1939 eta 1943 artean Arabakoa.
Gero, politika utzi zuen baina beti Joan Borboikoaren zaleen ondoan lerrokatu zen.
Erreferentziak
- Germán Zubero, Luis. (1984). Aragón en la II República. Estructura económica y comportamiento político. CSIC, 274 or. ISBN 9788400057046..
- (Gaztelaniaz) Historia del tradicionalismo español. XXX Sevilla: Editorial Católica Española, S.A., 79 or. ISBN 84-7460-027-8..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.