Javier María Hernández Arsuaga
Javier María Hernández Arsuaga (Donostia, Gipuzkoa, 1940ko martxoaren 6a -) gipuzkoar txistularia eta musikagilea da.
Javier María Hernández Arsuaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1940ko martxoaren 6a (84 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta musikaria |
Musika instrumentua | txistua |
Biografia
Donostiako Musika Kontserbatorioko Txistu irakasle izana. Andoaingo Txistu Eskolan dihardu azken urteotan, baita herriko txistulari-taldearen zuzendari-lanetan ere.
Zortzikoak, arin-arinak eta biribilketak ondu ditu txistu-bandarako.
Obra nagusiak: Gora ezazute, Jauna, Goizueta, Aldapeko, Aizkorrin´n Goizaldea eta Minueto en do (harizko orkestrarako obra).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.