Javier Iriarte

Francisco Javier Iriarte Garro (Zizur Nagusia, 1986ko azaroaren 11 - ), euskal txirrindulari ohia da, 2008an lehenbizi eta gero 2011tik 2012ra profesionala izandakoa. Afionatuetan ibilbide oparoa izan arren, profesionaletan ez zuen garaipenik lortu.[1]

Artikulu hau txirrindulari nafarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iriarte».
Javier Iriarte

Bizitza
JaiotzaZizur Nagusia, 1986ko azaroaren 11 (37 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Seguros Bilbao (txirrindularitza taldea) 2005-2007
Burgos BH 2008-2008
Galibier Txirrindulari Elkartea 2009-2010
Movistar Team 2011-2012
 

Seguros Bilbao taldean hiru denboraldi eman ondoren, 2008an Burgos Monumental talde profesionalarekin fitzatu zen. Gero, Lizardi taldean eman zituen 2009 eta 2010 denboraldiak (berriz ere amateurretan).

2011n, bere taldekide Enrique Sanzekin batera, Movistar taldean sinatu zuen. Denboraldiko emaitzarik onena Mediterraneoko Tourreko 1. etapan laugarren postua izan zen.

2012ko urrian, bere karreraren amaiera iragarri zuen, ezker-hankako giharretako min errepikakorrak zirela eta.[2]

Palmaresa

2005

2006

2007

  • 2. Trofeo Guerritan
  • 3. Suministros Monjardin Sarian

2009

  • Nafarroako Foru Erkidegoa Nafarroako errepideko txapelketa
  • Nafarroako Foru Erkidegoa Nafarroako erlojupeko txapelketa
  • Salamancako Itzuliko etapa 1
  • 2. Baiona-Iruñean
  • 3. Aiztondo Klasikan
  • 3. Euskal Herriko erlojupeko txapelketan

2010

Emaitzak lasterketa nagusietan

Lasterketa 2008 2011
Italiako Giroa - -
Frantziako Tourra - -
Espainiako Vuelta - -
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak - -

-: Ez zuen parte hartu
Err.: Erretiratu zen

Taldeak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.