Javier Gorosabel

Javier Gorosabel Urkia (Eibar, 1969ko urriaren 27a - Donostia, 2015eko apirilaren 21a) euskal astrofisikaria zen, Andaluziako Astrofisika Institutuko zientzia-ikertzaile eta Ikerbasqueko ikertzaile egon zena.

Javier Gorosabel
Bizitza
JaiotzaEibar, 1969ko urriaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2015eko apirilaren 21a (45 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea 1990) diplomatura : fisika
Madrilgo Complutense Unibertsitatea 1992) diplomatura : astrofisika
Valentziako Unibertsitatea 1999) Zientzietako doktore : fisika
Madrilgo Complutense Unibertsitatea 1994) diplomatura : fisika
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakastrofisikaria

1990ean Fisikan diplomatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren, Fisikako bi lizentziatura lortu zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean: Astrofisikako (1992) eta Oinarrizko Fisikako (1994) espezialitateetan. Azkenik, 1999an doktoratu zen Fisikan Valentziako Unibertsitatean.[1]

Javier Gorosabelek gamma izpien eztandak (ingelesez: Gamma-ray bursts) izan zituen ikerketa-ardatz nagusitzat.

Hil ostean, haren omenez, 1990 KB1 asteroideari bere izena ezarri zioten,[2] egungo izena (6192) Javiergorosabel delarik. Gainera, bere omenez BOOTES teleskopioen sare globalaren bostgarren teleskopioari Javier Gorosabel Telescope (JGT) izena jarri zioten eta Behe Kaliforniako San Pedro Mártir Behategi Nazionalean dago. Azkenik, Girgillaoko (Nafarroa) behategian hilarri bat jarri zuten haren omenez 2015ko apirilaren 21an.

Bibliografia

Liburuak

UrteaIzenburuaEgilea(k)ISBN kodea
2013Gamma-ray Bursts: 15 years of GRB afterglowsCastro-Tirado A.J.
Gorosabel J.
Park I.H.
ISBN 978-2-7598-1002-4

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.