Javier Garriz
Javier Garriz Aiantz (Mañeru, 1894ko abenduaren 3a - Iruñea, 1977) nafar apaiza eta idazlea izan zen.
Javier Garriz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mañeru, 1894ko abenduaren 3a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Iruñea, 1977 (82/83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza eta idazlea |
Biografia
Iruñeko apaizgaitegian eta Comillasko Unibertsitatean apaiz izateko ikasketak egin ondoren, Teologian, Zuzenbide Kanonikoan eta Zuzenbide Zibilean espezializatu zen, Zaragozako Unibertsitatean.
Obra nagusiak: La villa de Garde en el valle del Roncal (1923, Gardeko hiria Erronkariko ibarrean), Don Antonio Garde Enciso, sacerdote (1955, Antonio Garde Enciso apaiza) eta La catedral de Pamplona (1966, Iruñeko katedrala).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.