Javier Erice
Javier Erice Cano (Iruñea, Nafarroa, 1928ko abuztuaren 21a) politikaria da, eta medikua. Iruñeko alkate izan zen 1975-1977 bitartean. 1977ko hauteskundeetan, UNAI (Unión Navarra de Izquierdas) taldeko zerrendaburu izan zen, baina boto batzuen aldeagatik ez zuen diputatutza eskuratu. Hego Euskal Herriaren batasunaren alde agertu da beti. 2000. urtetik aurrera Nafarroako Alderdi Sozialistakoa da.
Javier Erice | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1928ko abuztuaren 21a (95 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pediatra eta politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Unión Navarra de Izquierdas Espainiako Langile Alderdi Sozialista Ezker Batua |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.