Javier Díaz Noci
Javier Díaz Noci (Gasteiz, Araba, 1964 -) arabar irakaslea eta idazlea da.
Javier Díaz Noci | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1964 (59/60 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Joseba Agirreazkuenaga |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Eusko Ikaskuntza |
Biografia
Informazio Zientziak ikasi zituen EHUn (Kazetaritza Saila), eta 1987an lortu zuen lizentziatura. 1985etik 1992 bitartean kazetaritza-lanetan jardun zuen hainbat komunikabidetan: La Gaceta del Norte, Deia, Radio Vitoria, Radiocadena Española, Radio Nacional de España eta Donostiako Herri Irratian, besteak beste.
1992an Historiako doktoregoa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean Euskarazko prentsa XX. mendean (1919-1937). Euskal kazetaritzaren sorrera eta garapena izenburuko tesiarekin.[1] Ondoren Zuzenbidea ikasi zuen aipatutako Unibertsitatean, eta lizentziatura 1996an lortu zuen. Irakaslea da 1993tik aurrera Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, eta kazetaritza-idazketarekin zerikusia duten gaiak irakasten ditu. 1997az geroztik, Eusko Ikaskuntzako Komunikabidea Saileko lehendakaria da. Bere aginte-garaian, Mediatika izenarekin, Komunikabide Saileko koadernoa berrargitaratzen hasi ziren.
Idazlanak
Kaleratu dituen lanen artean daude: Euskarazko aldizkari, egutegi eta almanaken erroldea (1834-1959) (1994), Kazetaritza idazkuntzarako eskuliburua, Informazio-generoak (1995), Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939) (1995); Emy Armañanzasekin elkarlanean kaleratutako Perodismo y argumentación. Géneros de opinión (1996), eta El periodismo electrónico. Información y servicios multimedia en la era del ciberespacio (1996) eta Medios de comunicación en Internet (1997).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Diaz Noci, Javier. (1992). «Euskarazko prentsa XX. mendean (1919-1937). Euskal kazetaritzaren sorrera eta garapena» (pdf) Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) ISBN 978-84-8438-135-8..