Javier Castañeda López

Javier Castañeda López (Madril, 1955eko urriaren 5a) futbolari ohi espainiarra da, atzelari postuan jokatzen zuena. Osasuna taldean egin zuen ibilbide profesionala eta talde nafarrarekin partida gehien jokatu dituen hirugarren futbolaria da[1].

Javier Castañeda López
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJavier Castañeda López
JaiotzaMadril, 1955eko urriaren 5a (68 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Madril Castilla Club de Fútbol /
Osasuna1980 / 19913501
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Pisua77 kilogramo
Altuera181 zentimetro

Ibilbidea

Real Madrilen harrobiko jokalaria izanik Castilla taldean sei denboraldi egin zituen[2]. Castillarekin Errege Kopako finala jokatzera iritsi zen, final historikoa hura, Real Madrilen aurkakoa izan baitzen[3]. Final haren ondoren Osasunak fitxatu zuen. 1980ko irailaren 7an egin zuen debuta Las Palmasen aurkako partidu batean eta 1991n erretiratu zen arte Iruñean jokatu zuen. 11 denboralditan 395 partida jokatu zituen Ligan[1], Kopan eta baita UEFAn lau partida ere. Ligan jokatu zituen 349 partidatatik 341etan hasierako hamaikakoan izan zen.

Gol bakarra sartu zuen, 1986an Sportingen aurkako partidan, eta Osasunak 1-2 irabazi zuen[3].

Taldeak

Taldea Herrialdea Urteak
Castilla (Real Madril B)  Espainia 1974-1980
Osasuna  EH 1980-1991

Erreferentziak

  1. «Jugadores Osasuna | BDFutbol» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Javier Castañeda - Yo Jugué en Osasuna - Defensa.» Yo Jugué en Osasuna (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  3. (Gaztelaniaz) Elsitiodemiscromos. (2022-10-05). «CASTAÑEDA» El Sitio De Mis Cromos (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.