Javier Bello-Portu
Javier Bello-Portu (Tolosa, 1920 – Donostia, 2004ko otsailaren 13a[1]) gipuzkoar musikagile eta orkestra zuzendaria izan zen.
Javier Bello-Portu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1920 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2004ko otsailaren 13a (83/84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta orkestra zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Piano, harmonia- eta konposizio-ikasketak egin zituen bere jaioterrian, Ignacio Mokoroa irakaslearekin, eta orkestra-zuzendaritza landu zuen Cesar Figueridorekin. Madrilen, Filosofia eta Letretan lizentziatu zen. Donostiako eta Zaragozako Orkestra Sinfonikoak zuzendu zituen, baita Iruñeko Santa Cecilia Orkestra ere. Loiolako Nazioarteko Jaialdiaren sortzaile eta zuzendari artistikoa izan zen 1971z geroztik, eta Asociación de Amigos de la Ópera Vasca delako elkartearen ohorezko presidente ere bai. Zuzendari bezala ez ezik, konpositore bezala ere nabarmendu zen Javier Bello-Portu. 2000. urtean, laurogei urte bete zituela ospatzeko, omenaldi berezia eskaini zion haren jaioterriak 32. Abesbatza Lehiaketaren barruan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Gaztelaniaz) Eskela.