Javier Bardem

Javier Ángel Encinas Bardem, ezagunagoa Javier Bardem bezala (Las Palmas Kanaria Handikoa, Espainia, 1969ko martxoaren 1a - ) aktore espainiarra. Goya, Urrezko Globo eta Oscar Sariak besteak beste, jaso ditu bere lanengatik.

Javier Bardem

jury at the Cannes Festival (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJavier Ángel Encinas Bardem
JaiotzaLas Palmas Kanaria Handikoa, 1969ko martxoaren 1a (55 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaLos Angeles
Familia
AitaJosé Carlos Encinas Doussinague
AmaPilar Bardem
Ezkontidea(k)Penélope Cruz  (2010eko uztaila -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, errugbilaria, hamabosteko errugbilaria eta telebista-aktorea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
 
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Javier Bardem
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

IMDB: nm0000849 Allocine: 16228 Rottentomatoes: celebrity/javier_bardem Allmovie: p3887 TCM: 516364 Metacritic: person/javier-bardem
Musicbrainz: b642f8b3-c470-4630-b1a8-d7367c716ee9 Discogs: 1200291 Edit the value on Wikidata

2000an, Oscarretara hautagai izendatu zuten lehenengo espainiarra bihurtu zen. 2008an, saria jaso zuen, lehenengo espainiarra izanik.

Biografia

Aktoreen familia batetik sortu zen Javier. Bere ama, Pilar Bardem, bere aiton-amonak Rafael Bardem eta Matilde Muñoz Sampedro, eta anai-arreba Monica eta Carlos. Javier da nazioartean ezagunena. Aktore izan baino lehenago, errugbi jokalari izan zen eta Espainiako Errugbi Selekzioan jokatu zuen ere. Margolari lanak ere egin izan zituen.

Zinema ibilbidea

11 urterekin, bere amak protagonizaturiko El poderoso influjo de la luna ("Ilargiaren eragin boteretsua") filmean parte hartu zuen. Geroago, Las edades de Lulú ("Luluren adinak") eta Jamón, jamón ("Urdaiazpiko, urdaiazpiko") filmetan parte hartu zuen, azken honetan, Penelope Cruzekin batera egin zuen lehena. Film honek, bien aktore karrerak izugarri bultzatu zituen.

1994. urtean Fotograma de Plata Saria jaso zuen Huevos de Oro ("Urrezko Arraultzak") filmarengatik. Urte berean, Donostiako Zinemaldiko aktore onenaren Urrezko Maskorra jaso zuen Días contados ("Zenbatutako Egunak") filmarengatik. 1995 urtean Goya Saria irabazi zuen film beragatik. Sari ugari jaso ditu Bardemek, baina garrantzitsuenen artean 2000 urteko Veneziako Zinemaldiko Copa Volpi Saria eman zioten Before Night Falls filmarengatik. Sari honek, nazioartean ezagunagoa izateko balio izan zion. Film honengatik, Oscarretarako hautagai izan zen urte berean, azkenean berak irabazi ez arren. 2003an, Los lunes al sol ("Astelehenetan eguzkipean") filmarengatik aktore onenaren Goya Saria eman zioten. 2004an, berriz ere Veneziako Zinemaldiko Copa Volpi-a eta Espainiako Goya Saria jaso zituen Mar adentro ("Itsasoan barna") filmarengatik. 2007an, Penelope Cruz eta Scarlett Johanson aktorearekin batera, Vicky Cristina Barcelona filma grabatu zuen, Woody Allenek zuzendua. 2008an Urrezko Globo Saria jaso zuen No Country for Old Men ("Ez da zaharrentzako herrialdea") filmarengatik. Film honek ere, aktore onenari BAFTA eta bigarren aktore onenaren Oscar Sariak jasotzea suertatu zion.

Filmografia

UrteaFilmaZuzendaria
2021 Being the Ricardos Aaron Sorkin
2021 El buen patrón Fernando León de Aranoa
2021 Dune Denis Villeneuve
2018 Todos lo saben Asghar Farhadi
2017 Loving Pablo Fernando León de Aranoa
2017 Mother! Darren Aronofsky
2012SkyfallSam Mendes
2009BiutifulAlejandro González Iñárritu
2008Vicky Cristina BarcelonaWoody Allen
2007El amor en los tiempos del cóleraMike Newell
2007No Country for Old MenJoel Coen eta Ethan Coen
2006Goya's GhostsMilos Forman
2006The last faceErin Dignam
2006Killing PabloJoe Carnaham
2006GuerrillaSteven Soderbergh
2004Mar adentroAlejandro Amenábar
2004CollateralMichael Mann
2002Los lunes al solFernando Leon de Aranoa
2002Pasos de BaileJohn Malkovich
2001Sin noticias de Dios(**)Agustin Diaz Yanes
2000Before the night fallsJulian Schnabel
1999Segunda pielGerardo Vera
1999Los lobos de WashingtonMariano Barroso
1999Entre las piernasManuel Gomez Pereira
1998Torrente, el brazo tonto de la leySantiago Segura
1997Perdita DurangoAlex de la Iglesia
1997Carne tremulaPedro Almodovar
1996Más que amor, frenesíBardem, Albacete eta Menkes
1996ÉxtasisMariano Barroso
1996AirbagJuanma Bajo Ulloa
1996El amor perjudica seriamente a la salud(**)Manuel Gomez Pereira
1995Boca a bocaManuel Gomez Pereira
1995La madreMiguel Bardem
1994El detective y la muerteGonzalo Suarez
1994Días contadosImanol Uribe
1994Pronóstico reservado(**)Antonio Molla
1994La teta y la lunaBigas Luna
1993El amante bilingüeVicente Aranda
1993Huevos de oroBigas Luna
1992HuídosSancho Gracia
1992Jamón, jamónBigas Luna
1991Tacones lejanosPedro Almodóvar
1991Amo tu cama ricaEmilio Martinez Lazaro
1990Las edades de LulúBigas Luna
1980El poderoso influjo de la luna(**)Antonio del Real

(**) Aktore gehigarri bezala, eszena gutxitan

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Javier Bardem Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.