Javier Arozena
Javier Arozena Etxeberria (Donostia, Gipuzkoa, 1935eko martxoaren 6a - 2016ko uztailaren 5a) gipuzkoar margolaria izan zen.[1]
Javier Arozena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1935eko martxoaren 6a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2016ko uztailaren 5a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Biografia
Bakarkako lehenengo erakusketa 1955ean egin zuen Donostian. Harrezkero, Bilbon, Iruñean, Eibarren, Gasteizen, Zaragozan eta Pauen ere egin ditu erakusketak. Bere pintura tinkoa eta humanista da. 1965. urtean Carlos Bizcarrondorekin, Alejandro Tapiarekin eta Jose Grazenearekin UR margolaritza-taldea sortu zuen.
Erreferentziak
- «Javier Arozena margolaria hil da» Berria 2016-7-6 (Noiz kontsultatua: 2016-8-18).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.