Javier Aguirre Fernández
Javier Aguirre Fernández[1] (Donostia, 1935eko ekainaren 13a - Madril, 2019ko abenduaren 4a) gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea izan zen.
Javier Aguirre Fernández | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Javier Aguirre Fernández |
Jaiotza | Donostia, 1935eko ekainaren 13a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2019ko abenduaren 4a (84 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Enriqueta Carballeira (en) (1966 - 1977) Esperanza Roy (1993 - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta argazki-zuzendaria |
- Artikulu hau zinema zuzendari eta gidoigileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Javier Agirre».
Biografia
Zinema ikasketak Zinematografia Eskola Ofizialean hasi zituen, Radiocinema, Film Ideal eta Primer Plano aldizkarietan zine kritikari gisa idazten zuen bitartean.
1960ko eta 1970eko hamarkadetan, genero guztietako film komertzialak, beldurratik destapera, film labur esperimental eta abangoardiakoekin tartekatu zituen. Lan horiek Espainiako zuzendari esperimental interesgarriena bihurtu zuten, batez ere «antizinema» kontzeptua bateratzen duten film laburrei esker. Film laburrak Venezia, Donostia, Valladolid, Bilbo eta Estrasburgoko jaialdietan saritu dituzte.
2019ko azaroaren 14an, Esperanza Roy emaztearekin batera, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren urrezko domina jaso zuen.
Filmografia
Urtea | Filma | Lana |
---|---|---|
1987 | El polizón del Ulises | Zuzendari eta gidoigilea |
1986 | La monja alférez | Zuzendari eta gidoigilea |
1983 | Parchís entra en acción | Zuzendaria |
1982 | Vida/Perra | Zuzendaria |
1982 | Ni te cases ni te embarques | Zuzendaria |
1982 | En busca del huevo perdido | Zuzendari eta gidoigilea |
1980 | La guerra de los niños | Zuzendaria |
1980 | Los pecados de mamá | Zuzendaria |
1977 | Esposa de día, amante de noche | Zuzendaria |
1977 | Carne apaleada | Zuzendaria |
1974 | El insólito embarazo de los Martínez | Zuzendaria |
1973 | El asesino está con los trece | Zuzendaria |
1972 | Soltero y padre en la vida | Zuzendaria |
1970 | El astronauta | Zuzendaria |
1970 | De profesión sus labores | Zuzendaria |
1969 | Acto de posesión | Zuzendaria |
1968 | Una vez al año, ser hippy no hace daño | Zuzendaria |
1967 | Los chicos con las chicas | Zuzendaria |
Erreferentziak
- Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Agirre onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.