Javi Ulla
Javi Ulla (Iruña Oka, 1965 - ) euskal artista da. Euskal filologia ikasi zuen, baina segituan egin zuen jauzi ikuskizunaren mundura. Aktore, aurrena. Argiztatzaile, gero. Hainbat zuzendari, koreografo, musikari, konposatzaile, aktore, idazle, eszenografo eta konpainiarekin egin du lan, eta bere diseinuek itsasoak zeharkatu dituzte. Irakurle eta zinemazale amorratua, autore asiarrek txundituta daukate.
Javi Ulla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruña Oka, 1965 (58/59 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa eta aktorea |
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.