Javier Cillero

Javier Cillero Goiriastuena (Bilbo, Bizkaia, 1961eko azaroaren 30a) bizkaitar idazle eta itzultzailea da. Kazetaritza eta Itzulpengintza ikasketak egin ondoren, Renoko Basque Studies Program-en ibilia da euskal literatura lantzen. 1994an argitaratu zuen lehen narrazioa, Lizardi Saria jasotakoa: Eddy Merckxen gurpila. Harrezkero Norena da Virginia City? (1995) kronika-liburua, Uztailaren 4a, Renon (1999) antzerki-lana, eta Hollywood eta biok (1999) ipuin liburua plazaratu ditu. Baiona Blues lanarekin Ignacio Aldecoa Ipuin Lehiaketa irabazi zuen 1996an. Igartza Saria eta Donostia Hiria Saria ere eskuratu ditu. 2001ean gazteentzako abentura-liburu bat argitaratu zuen: Thailandiako noodle izugarriak, eta 2006an, Renon kokatua dagoen kontakizun liburu bat: Ero hiria. Bestalde, hainbat idazleren literatura-lanak euskarara itzuli ditu, hala nola Mark Twain, Roald Dahl, Charles Dickens, Robert Bloch, Ross Macdonald eta Ernest Hemingwayrenak.

Javier Cillero
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1961eko azaroaren 30a (62 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Lanak

Narrazioa

Haur eta gazte literatura

Itzulpena

  • Hadleyburg usteldu zuen gizona; Mark Twain (1993, Erein)
  • Francis Macomber eta beste zenbait ipuin; Ernest Hemingway (1998, Igela): Xabier Olarrarekin batera
  • Hil aurreko begirada; Ross MacDonald (1997, Igela)
  • Babiloniara itzultzea; Francis Scott Fitzgerald (1996, Erein)
  • Psikosia; Robert Bloch (1996, Elkar)
  • Hiltzailea euripean; Raymond Chandler (1995, Erein)
  • Atzekoz aurrera hitz egiten zuen apaiza; Roald Dahl (1995, Desclee de Brouwer)
  • Garai latzak garai hauetarako; Charles Dickens (1994, Ibaizabal)

Antzerkia

  • Uztailaren laua Renon (1999, Kutxa)

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.