Javako poni

Javako ponia, Kumingan ponia da bere beste izenetariko bat, Java uhartearen bertako zaldi arraza bat da. Indonesiako zaldi arraza hau bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»
Javako ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Indonesia
SinonimoakKumingan ponia

Indonesiako beste hainbat poni arraza bezala, Baliko zaldia, Batak ponia, Deli ponia, Sandalwood ponia, Sumba eta Sumbawa ponia edo Timordar ponia, garai batean ekarritako mongoliar zaldien ondorengoa da. Indonesiako giro tropikalari ondo moldatutako aberea da.

XVII.en mendean garatu zen arraza Javan[1].

Arrazaren historia

Ekialdeko Indiako Holandar Konpainiak eragin handia izan zen Indonesia aldeko zaldi arrazen garapenan ekialdeko zaldiak ekartzerakoan. Konpainia honen tailerra 1500. urtea ezarri zuten Java uhartean eta handik aurrera zaldiak ekartzeari ekin zioten beraien beharretarako. Haren ondorioz Javako bertako poniak (Mongoliar zaldien ondorengoak) arabiar zaldi zein berberiar zaldiekin gurutzatu zituzten arraza moldatu arte.

Ezaugarriak

Javako ponia 1898. urteko argazki batean

Indonesiako beste hainbat poni arraza

Indonesian badira zortzi bertako poni arraza. Zalantzarik gabe uhartedian haibeste uharte izateak, irlen artean poni arraza ezberdinen garapena bultzatu du. Indonesiako poni arrazak honakoak dira: Batak ponia, Gayoe, Sandalwood ponia, Deli ponia, Baliko zaldia, Javako ponia, Timordar ponia, eta Sumba eta Sumbawa poniak[2].


Kanpo estekak

(Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.