Javako itsas hobia

Javako itsas hobia Indiako ozeanoaan dagoen itsas hobi bat da. Sonda uharteetatik hegoaldera dago, Indonesian, horregatik, Sondako itsas hobia izenaz ere ezaguna da. 4500 kilometrotan hedatzen da ipar-mendebaldetik hego-ekialderako noranzkoan, eta 7125 metroko sakonerara iristen da, Indiako ozeanoko handiena.

Aktibitate sismikoa ozeano-fosan 2004ko Indiako ozeanoko lurrikaran

Indiako ozeanoko plaka Indonesiako uharteen azpian subduzitzeak, lurrikara ugari eragiten ditu, Javako itsas hobia, ertz geologiko aktiboenetako bat eta sumendi gehien dituenetako bat delarik.

Kanpo estekak

10°19′S 109°58′E
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.