Jauregi etxea (Bergara)

Jauregi etxea Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen pizkundetar eta gotiko estiloko jauregi bat da. Hain zuzen ere, Bergarako Alde Zaharran kokatua dago, Plaza Nagusian eta Bergarako Errege Mintegia, Ondartza dorrea eta Moiua Barrena jauregiaren alboan. Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago.

Jauregi etxea
Kultura ondasuna
Alde Zaharra (Bergara)
Jauregi etxearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°07′02″N 2°24′49″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0000255
20

    Ezaugarriak

    Jauregi Etxea XVI. mende hasieran eraiki zuten. Jatorrian hiru solairu bazituen ere, egungo etxeak bost ditu. Mendeotan hainbatetan eraberritu dute. Dena den, garai hartako artelan bikainenetako bat mantentzen du oraindik: lehenengo solairuan dagoen erliebea, alegia. Askotariko motiboak ditu: landareak, erregeak koroa eta zetroarekin, basurdearen ehiza, trobadorea eta haren dama eta animalia fantastikoak, besteak beste. Europa erdialdeko grabatu gotiko berantiarrak dira, oso ohikoak ziren garai hartan Alemanian.[1]

    Iruditegia

    Erreferentziak

    Ikus gainera

    • Gipuzkoako kultura ondasunak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.