Jaun Barua

Jaun Barua Euskal Herriko ekialdean jasotako Euskal balada zaharra da.

« Jaun Baruak aspaldin

Xederak hedatü zütin,
Txori eijer bat hatzaman dizü
Paubeko seroren komentin,
Orain harekin bizien düzü
Aspaldian gogun beitzin.

Xedera baliz halako
Merkatietan saltzeko,
Ziberuako aitunen semek
Eros litzazkie oro,
Halako txori eijerto
Zunbaiten hatzamaiteko.

Igaran apirilaren bürian,
Armadaren erdian,
Züntüdan bihotzian,
Armak oro eskian;
Present espiritian,
Manka besuen artian.

Jaun maite banaizü,
Erraiten düzü bezala,
Kita ezazü, kita ezazü
Erregeren zerbütxüa
Eta maita herria,
Üken dezadan plazera.

 »

—Euskal balada[1][2][3]

Erreferentziak

  1. «Benito Lertxundi - Letra de Jaun Baruak - ES» lyricstranslate.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-31).
  2. Jaun Baruak, Benito Lertxundi-ren "...Eta maita herria/ Üken dezadan plazera" diskatik. (Noiz kontsultatua: 2023-03-31).
  3. «Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-31).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.