Jaume Roig

Jaume Roig (Valentzia, Katalan Herriak, 1400 inguruan - Benimamet, 1478) idazle katalana izan zen.

Jaume Roig

Bizitza
JaiotzaValentzia, 1400 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaBenimàmet (en) Itzuli, 1478ko apirilaren 5a (77/78 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta medikua
Lan nabarmenak
Jaume Roigen Espill eskuizkribua

Biografia

Sendagilea zen. Eginkizun garrantzitsuak izan zituen Valentzia hiriko gobernuan, eta Alfontso Eskuzabalaren gortean. 1459-1460an 16.000 bertso baino gehiagoko kontakizun satiriko bat idatzi zuen, 1531 arte argitaratu ez zena, eta hiru izenburu desberdinez ezagutzen dena: Llibre de les dones (Emakumeen liburua), Llibre dels consells (Aholkuen liburua) eta Espill (Ispilua). Kontakizun sendo eta gordina da; kontalariak emakumeen aurka dihardu, bere hiru ezkontzen berri ematen du, eta giza bizitzaren ikuspegi mingotsa erakusten du.

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.