Jatuni

Jáhton edo Jatuni Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen herrixka txikitxo bat da. Kaaresuvanto eta Kuttanen herrien artean dago herrixka, Muonionjoki ibaiaren ertzean dago eta Valtatie 21 errepidea bertatik igarotzen da. 10 biztanle inguru baino ez dauzka Jatunik eta Enontekiöko herrixka txikienetakoa da [1].

Jáhton - Jatuni
Enontekiö
{{{nongo}}} mapa Finlandian
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
{{{eskualdea}}}
{{{barrutia}}}
Biztanleria ~ 10
Koordenatuak 68°26′10.80″N 22°39′16.32″E
Webgune ofiziala (Finlandieraz)

Lars Læstadius apaiz suediarra predikua egiten hasi zenean, jatuniar samitarren bizimoduan, oraindik, antzinako xamanismoaren erroak zeudela ohartu zen; hauek kalifikatzeko aurkitu zuen hitz atseginena "basatiak" izan zen [2].

Kondaira

Samitarren kondairen arabera, Jáhton Eskandinaviar mendietan bizi zen erraldoi bat zen. Behin batean, mendietatik jaitsi eta ibilaldi luze bat egin zuen Muonionjoki ibaia gurutzatu arte. Bertako ura edaten ari zen bitartean, neska ehiztari samitar bat ezagutu eta berarekin ezkondu zen. Muonionjoki ibaiaren ertzean, bere izena izango zuen herrixka sortu zuen, Jatuni [3].

Kanpo estekak

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.