Jatsu (argipena)
Jatsu Euskal Herriko bi herriren izena da:
- Jatsu (Lapurdi): Euskaltzaindiak, bestearengandik desberdintzeko, Jatsu Lapurdi sinonimoa ere onartu du euskara baturako. Jatxou leku-izena eman du frantsesez.
- Jatsu (Nafarroa Beherea): Euskaltzaindiak, aurrekoarengandik desberdintzeko, Jatsu Garazi sinonimoa ere onartu du euskara baturako. Jaxu leku-izena eman du frantsesez.
Jatsu Garazitik eratorritako erabilerak
Jatsu Garazin zuen jatorria Frantzisko Xabierkoaren familiak, eta horrek Jatsu deitura gisa ere erabiltzea ekarri du (espainieraz, Jaso grafia eman du). Azken urteetan pertsona izen gisa ere erabili izan da.
- Frantzisko Jatsu Azpilikueta zen Frantzisko Xabierkoaren benetako izena. Gaztelaniazko iturrietan, Francisco de Jaso.
- Mikel Jatsu Azpilikueta, Frantzisko Xabierkoaren anaietako bat izan zen.
- Joanes Jatsu Azpilikueta, Frantzisko Xabierkoaren beste anaia.
- Joanes Jatsu, aurreko hiruren aita.
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren izendegi gaurkotua. Neurri txiki batean akademiako 108 eta 122. arauekin kontraesanean dago; arrazoia bi herrien jentilizioek bat ez egitea dateke.
Ikus, gainera
- Jaso Ikastola, Iruñeko Mendebaldea auzokoa.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.