Jatsu

Jatsu Lapurdiko udalerri bat da, Lapurdi Erdialdean kokatua. Nafarroa Beherean dagoen izen bereko herritik desberdindu behar denean, Jatsu Lapurdi izena erabiltzen da euskara batuan.[3]

Artikulu hau Lapurdiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jatsu (argipena)».
Jatsu
 Lapurdi, Euskal Herria
Jatsuko pilotalekua.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBaigura eta Mondarrain
Izen ofiziala  Jatxou
AuzapezaMarc LabeguerieAlain Castaing (2008-2014)
Posta kodea64480
INSEE kodea64282
Herritarrajatsuar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°23′19″N 1°25′49″W
Map
Azalera13,95 km2
Garaiera7-175 metro
Distantzia15 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria1.161 (2018:  71)
alt_left 573 (%46) (%46,6) 581 alt_right
Dentsitatea80 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 21,14
Ugalkortasuna[2] 42,24
Ekonomia
Jarduera[2]% 77,8 (2011)
Desberdintasuna[2]% 1,21 (2011)
Langabezia[2]% 4,15 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 18,1 (2010)
Erabilera% 1,95 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.annuaire-mairie.fr/mairie-jatxou.html

Izena

Frantsesez forma desberdinak sortu badituzte ere[4], jats edo isats zuhaixkak eman die Jatsu izeneko bi herriei adituen arabera. "Itsasu" ere lotzen dute etimologia berberarekin eta Jeztaze herri zuberotar-biarnesaren izena ere zuhaixka beretik dator baina kasu honetan okzitanierazko formatik (Gestars) euskaraz erabiltzen dena geroago sortuz[5].

Geografia

Orografia

Udalerria 7 eta 176 metroko garaieren artean dago; baxuena Errobiko ertzetan kokatzen da eta altuena ipar-ekialdeko basoetako muinoetan, Lurmintoa etxetaldetik hurbil Faldarakon basoan, RD 22 errepidearen alboan. Herri barneak berak 64 m ditu.

Muino horiek banatzen dituzte Errobi eta Ardanabiaren arroak eta horregatik azken honen ertzetan, udalerriko ipar-ekialdean garaierak berriro jaisten dira: 28 m Jatsu-Mugerre-Hazparneren arteko bilgunean.

Hidrografia

Aturriko bi ibaiadarren arroetan daude udalerri honetako lurrak.

  • Errobiren ertzean egonik, bere urak bertara isurtzen dituzten erreka nagusi bi daude:
    • Latsa; ekialdetik mendebaldera udalerria zeharkatzen du. Aldi berean Mahatsurietako erreka eta Harrobiko errekaren urak jasotzen ditu Uztaritzeko Zokorrondo auzoan sartu baino lehen.
    • Hillans: bertan jaioa; udalerri honetako lur eremu txiki bat hartzen du. Xaramela iturritik hurbil du jaiotza eta Jatsun "Kaudiako erreka" izena hartzen du[6] Milafrangako lurretan "Eiherattoko erreka" izena hartu baino lehen.
  • Ardanabia: ipar-ekialdeko lurrak; batez ere Angeluko errekaren bidez.

Udalerri mugakideak

  • Mugerre eta Milafranga iparraldean.
  • Hazparne ipar-ekialdean. Angeluko errekak lehen eta Ardanabia izena hartu baino lehen "Ur Handia" izena daraman errekak[7] gero muga zehazten dute.
  • Uztaritze mendebaldean eta ipar-mendebaldean; udalerri honek lurrak ditu Errobiren ibarreskuinean ere. Tarte luze batean Mahatsurietako errekak markatzen du muga.
  • Haltsu hegoaldean. Tarte batean Harrobiko errekak markatzen du muga. Bi herrien arteko dema lelo honek laburbiltzen du: "Jatsu eta Haltsu, biak igualtsu"[8].
  • Larresoro hego-mendebaldean, Errobiz beste aldera.

Etxeak eta auzoak

  • Karrikakiztalia
  • Kapera
  • Hormintoa
  • Larrea
  • Inbidia
  • Basoa
  • Oihana

Historia

Herriaren lehen aipamenak 1253 eta 1264koak dira, Baionako kartularioan. XVII. mendea arte Uztaritzeko auzoa izan zen[9].

Frantziako Iraultzaren garaietan parrokiako buru Haltsuko Martin Mundutegi zebilen; konstituzioari zin egiteari uko egin eta erbesteratu behar izan zuen; iraultzazaleek zenbait objektu lapurtu zituzten elizatik.

Ekonomia

  • Udalerria Ezpeletako piperraren "Jatorri izendapen babestuaren" eremuaren barruan dago.
  • Historikoki Faldarakon basoko egurreren ustiapenak garrantzi handia izan du[10].

Demografia

Jatxu herri txikia zen XIX. mendean, 400 biztanle ingurukoa. Beheranzko joera izan zuen biztanleak XX. mendearen erdialdera arte, baina BAB eta Lapurdiko kostaldean dagoen presio demografikoak bultzatuta, 1980ko hamarkadatik biztanleen hazkundea handia izan zen eta XXI. mendeko lehen hamarkadan 1.000 biztanleen maila gainditu zen.

Jatsuko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

Jatsuko herriko etxea.

Alkateak

AlkateaAgintaldiaAlderdia
Alain Castaing1995-2001
Alain Castaing2001-2008
Alain Castaing2008-2014

Herri elkargoak

Udalerri batzuen artean sortutako zenbait elkargoren kidea da, adibidez:

Azpiegiturak

Errepide hauek dira udalerria zeharkatzen duten inportanteenak:

  • RD 250: mendebaldetik, Uztaritzetik herrian sartu eta gero ekialdera jotzen du, RD 22ra heldu arte.
  • RD 650: iparraldetik, Milafrangatik herrira heltzen da; herri barnean zenbait metrotan aurrekoarekin bat egiten du hegoalderantz Haltsurako bidea hartu baino lehen. Errobi zeharkatu eta Larresorora iristen da.
  • RD 22 edo "Gailurretako (Inperio) Bide" historikoa[11]: Hiriburutik datorrela udalerriko ipar-ekialdeko basoak zeharkatzen ditu Hazparnerako bidean.

Jatsuko geltokia: herriak bere izena ematen dio Baiona-Donibane Garaziko trenbideko geltoki bati baina metro gutxirengatik Uztaritzen dago, ez Jatsun.

Kultura

Euskara

Jatsun[19] Uztaritze inguruko hizkera[20] mintzatzen da, nafar-lapurtarraren aldaera.

Kirola

Ondasun nabarmenak

Jatsuar ezagunak

  • Piarres Ibarrart (1838-1919) euskal idazle eta bertsolaria. Herriko eskola publiko elebidunari bere izena jarri zitzaion.
  • Jean-Baptiste Aroztegi (1964-) kantaria[27].

Erreferentziak

  1. Jatsu EODAn.
  2. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Euskaltzaindiaren izendegia.
  4. Jatxou eta Jaxu hurrenez hurren.
  5. Jean-Baptiste Orpustan, Nouvelle toponymie basque, Presses universitaires de Bordeaux, Talença, 2006. ISBN 2-86781-396-4.
  6. IGNko mapetan ruisseau de Caudia.
  7. Ez konfunditu oso hurbil dagoen Ur Handiarekin, Ardanabiaren beste ibaiadar batekin.
  8. Aipua Piarres Larzabalen hitzetan.
  9. Jean-Baptiste Orpustan, Nouvelle toponymie basque, Presses universitaires de Bordeaux, Talença, 2006. ISBN 2-86781-396-4
  10. Herri-baso honetako zatirik handiena Jatsun dago. Ikus La Forêt au Pays Basque français lana, Louis Dassancerena.
  11. Frantsesez Route (impériale) des Cimes.
  12. Aipamena eskolako webgunean.
  13. Eskolako webgunea.
  14. Euskal Dantzarien Biltzarraren webgunea.
  15. Uztaritzeko Mediatekako bloga..
  16. Taldearen webgunea.
  17. «Hontebeyrie Larzabal, Sabina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  18. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  19. «Jatsu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  20. «Uztaritze ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  21. Frantsesez Saint-Sauveur. Euskarazko izenerako ikus webgune hau.
  22. Kapera Kultura Ministerioaren katalogoan.
  23. Datua Jatsuri buruzko informazioetan.
  24. Errobiko Salbatore parrokiako webgunea.
  25. Frantsesez Saint-Sébastien; euskarazko forma arautu gabe dago.
  26. Eliza Kultura Ministerioaren webgunean.
  27. Bere webgunea.

Kartografia

  • IGNko 1:25.000 eskalako 1345 OT (Cambo-les-Bains Hasparren) eta 1344 OT (Bayonne. Anglet. Biarritz) mapak.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.