Jasone Osoro
Jasone Osoro Igartua (Elgoibar, Gipuzkoa, 1971ko abuztuaren 12a - ) euskal idazlea da. Informazio Zientzietan lizentziaduna da eta ondoren, Zine Gidoigintzari buruzko gradu-ostekoa egin zuen Bartzelonan. Kazetaria da ikasketaz eta prentsan ez ezik, telebistan ere aritu izan da gidoigile. Literaturari dagokionean, Tentazioak eta Korapiloak ipuin liburuak, Isadora Duncan (estatubatuar dantzariaren biografia) eta Greta zein 12etan bermuta eleberriak idatzi ditu. Gaztetxoentzat Jara, Ezekiel eta Eskularru beltzak bildumak ditu. 2014ko otsailetik 2018ko martxora arte Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria izan zen.
Jasone Osoro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elgoibar, 1971ko abuztuaren 12a (52 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Angela Figuera Aymerich |
Hizkuntzak | euskara gaztelania Erronkariera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
![]() |
Lanak
Narrazioa
- Tentazioak (1998, Elkar)
- Korapiloak (2001, Elkar), Igartza Sarian akzesita.
Nobela
- Greta (2003, Elkar)
- Bi marra arrosa (2009, Txalaparta)
- 12etan bermuta (2015, Elkar), Augustin Zubikarai Sariaren irabazlea.
Saiakera
- Arrakasta (2023)[1]
Haur eta gazte literatura
- Jara (2001, Alfaguara-Zubia)
- Nora eta otsoak (2002, Baigorri)
- Jara, bikiak eta bikoteak (2005, Alfaguara-Zubia)
- Jara Bartzelonan (2007, Alfaguara-Zubia)
- Ezekiel (2009, Elkarlanean)
- Jara live (2010, Alfaguara-Zubia)
- Ezekiel nora ezean (2012, Elkar)
- Titiriteroen ipuina Braulio lehoiaren ipuina (2012, Urtxintxa)
- Muma manua (2014, Ibaizabal)
- Eskularru beltzak (2017, Elkar)
- Casting-a (2017, Elkar)
- Ikasbidaia (2018, Elkar)
Biografia
- Isadora Duncan (1998, Elkar)
Gida-liburua
- Elgoibarko baserriak (1997, Debemen)
Sariak
- Zazpi-kale (Tentazioak, 1998)
- Igartza Saria (Korapiloak, 1999, akzesita)
- Zilarrezko Euskadi saria (Korapiloak, 2001)
- Augustin Zubikarai Saria (12etan bermuta, 2015)
- Ezekiel Etxeberria (Jara, 2018)
- Juul (Jara, Ezekiel, Eskularru beltzak)
- Liburu gaztea (Ezekiel)
Bibliografia
- Zubeldia, Iñaki: Jasone Osoro, gazteek biziki estimatzen duten idazlea. - Egan, 2012-1/2, 227-243.
- La intimidad, esa bomba. Itxaro Borda[2]
Erreferentziak
- SA, Baigorri Argitaletxea. (2023-10-31). «Jasone Osorok bere lehen saiakera liburua aurkeztu du, «Arrakasta»» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- «La intimidad, esa bomba» 452 °F: Revista de Teoría de la Literatura y Literatura Comparada, ISSN-e 2013-3294,9. zkia, 2013, 42-55 orr..
Kanpo estekak
- «Jasone Osoro», Literaturaren Zubitegia.
- Jasone Osororen webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Iker González-Allende eta L. Elena Delgado. «Deshaciendo los nudos: Fetichismo y feminidad en la obra de Jasone Osoro». Bulletin of Spanish Studies 86.5 (2009): 653-673. orrialdeak.
- (Gaztelaniaz) Iker González-Allende. «"Yo vivo en euskara, no como defensa, no como arma, sino como una manera de ser": Conversación con la escritora Jasone Osoro». Arizona Journal of Hispanic Cultural Studies 12 (2008): 203-217. orrialdeak.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.