Jasone
Jasone euskarazko emakumezko pertsona-izena da, kristau jatorrikoa, Andre Mariaren Jasokundearen mirarian oinarritua.
Datuak | ||
---|---|---|
Sexua | Emakumezkoa | |
Esanahia | Andre Mariaren Jasokundearen miraria | |
Jatorria | Euskalduna | |
Antzeko izenak | Asunción, Assomption |
Baliokide hauek ditu izenak beste hizkuntza batzuetan:
gaztelaniaz | Asunción (Asun txikigarria) |
alemanez | Assumption, Assunta |
katalanez | Assumpció, Assumpta |
frantsesez | Assomption |
ingelesez | Assumption |
italieraz | Assunzione, Assunta |
portugesez | Assunção |
venezieraz | Asunzsion |
Hego Euskal Herrian ohikoak dira Asun, Axun eta Mariasun hipokoristikoak, gaztelaniazko formatik eratorriak, baina Euskaltzaindiak ez ditu bere izendegian aipatzen. Bai ordea Asuntzi forma[1].
Jasone izena duten pertsona ezagunak
Izen-abizenak | Jarduera | Jaiolekua | jaiotza data | heriotza data |
---|---|---|---|---|
Jasone Agirre Garitaonandia | kazetari politikari |
Abadiño | 1968-05-27 | |
Jasone Cenoz | unibertsitateko irakasle hizkuntzalari |
|||
Jasone Osoro | idazle | Elgoibar | 1971-08-12 |
Erreferentziak
- «Jasone - Pertsona-izenak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.