Jaska Raatikainen

Jaska Ilmari Raatikainen edo Jaska W. Raatikainen (Lappeenranta, 1979ko uztailaren 18a - ) Children of Bodom bandaren bateriajolea da.

Jaska Raatikainen

Bizitza
JaiotzaLappeenranta, 1979ko uztailaren 18a (44 urte)
Herrialdea Finlandia
Jarduerak
Jarduerakbateria-jotzailea
KidetzaChildren of Bodom
Inearthed (en) Itzuli
Virtuocity (en) Itzuli
Mercury Circle (en) Itzuli
Genero artistikoamelodic death metal (en) Itzuli
Musika instrumentuabateria
DiskoetxeaSpinefarm Records (en) Itzuli

IMDB: nm0704685 Facebook: JaskaRaatikainenCOBHC Musicbrainz: 0f202b9a-a2b0-42aa-bd4e-ec7eb900b625 Discogs: 411229 Allmusic: mn0000625760 Edit the value on Wikidata

Biografia eta Children of Bodom

Jaska Raatikainen Lappeenrantan jaio zen, Finlandian, 1979ko uztailaren 18an. Musikan emandako lehen urratsak pianoan izan ziren eta, txikitan, tronpa ere joa zuen big band batean. 12 urte zituenean hasi zen bateria jotzen, Scott Travis (Judas Priest) edo Mikkey Dee (Motörhead) bere idolo izan zirelarik.

1993an, Jaska Alexi Laihorekin elkartu zen eskolan eta antzeko ideiak eta musika zaletasunak zituztelaz ohartu ziren. Horrela hasi ziren gero Children of Bodom banda izango zenarekin amets egiten. Jaskak Alexander Kuoppala eta Janne Wirman ere berera ekarri zituen.

Pertsona lasaia eta ez oso irekia, bakarrik egoteko joera handia du. Hoteleko koartoan bera bakarrik egoteko ohitura du eta ohea goiko bazterrean nahi izaten omen du autobus turistikoan bidaiatzen duenean. Oso gutxitan eskaintzen ditu elkarrizketak eta, kide sortzaileetako bat bada ere, Alexi Laiho eta Henkka Seppäläri utzi ohi die hitz egiteko lekua.

Hatebreederalbuma grabatu zuten arte, Jaskak Sonor edo Sabian set eta platoak erabili zituen, fabrikantzaile hauekiko kontratoak erori ziren arte. Batetik bestera ibili ondoren, 2003an, Pearl bateria eta Meinl platiloak erabiltzeko akordio batera iritsi ziren. Baketak, berriz, Pro Mark izango ziren.

Beste proiektu batzuk

Children of Bodom bandaz gain, Jaskak beste proiektu batzuetan ere hartu du parte. 2000n, Siamin Tytöt telesail ezagunaren zuzendari finlandiarrak paper bat eskaini zion, 3 ataletan, Rauli pertsonaia izango zelarik. Badirudi Jaskak aktuatzeko ametsa bazuela, baina ez dirudi profesionalki horretara dedikatuko denik.

Banda ugarik jaso du Jaskaren bateriaren laguntza. 2000n, Sinergy taldeak Europan eginiko biran, Tommi Lillmanen ordea hartu zuen. Tommi elbarritu egin zen bira baino 3 egun lehenago eta Jaskak tarte horretan ikasi behar izan zituen Sinergyren 10 bat abesti. Erronka zaila zen, baina Jaskak espero zen emaitza ona lortu zuen eta, bai Sinergyren eta baita Children of Bodomen jarraitzaileek ere gustura geratu ziren. Bira bukatu zenean, Sinergyk Jaskari eman zizkion eskerrak Suicide By My Side album berrian dedikatoria bat jarriz:

« Saving our tour[1]  »

(Gure bira salbatu huan)

2003z gero, eta diskaetxerik ez badu oraindik ere, Jaskak proiektu berri bat du eskuartean: Gashouse Garden.

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.