Jaroslavl
Jaroslavl[1] (errusieraz: Ярослáвль, translit.: Yaroslavl, jɪrɐˈslavlʲ ahoskatua) Errusiako hiria da, erresumaren mendebaldean dagoen Jaroslavl oblastaren hiriburua. Volgaren eskuineko ertzean dago, Moskutik 282 km ipar-ekialdera[2]. 2010ean 591.486 biztanle zituen[3].
Jaroslavl Ярославль | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
Elias profeta eliza Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Jaroslavl oblasta | ||
Alkatea | Vladimir Sleptsov (en) | ||
Izen ofiziala | Яросла́вль | ||
Jatorrizko izena | Ярославль | ||
Posta kodea | 150000–150066 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 57°37′00″N 39°51′00″E | ||
Azalera | 205,37 km² | ||
Altuera | 100 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 601.403 (2021eko urtarrilaren 1a) −7.319 (2018) | ||
Dentsitatea | 2.880,1 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1010 | ||
Telefono aurrizkia | 4852 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Palermo, Kassel, Hanau, Poitiers, Burlington, Coimbra, Jyväskylä, Kaliningrad, Exeter eta Severodvinsk | ||
http://www.city-yar.ru/ |
Geografia
Volga eta Kotorosl ibaien bilgunean dago.
Historia
Jaroslav Jakintsua printzeak sortu zuen hiria 1010. urtean[2]. Printzerri independente bateko hiriburua izan zen 1218tik 1471ra bitarteko urteetan, Moskuko tsarraren mende geratu arte. Hiri oparoa izan zen XVI. mendetik aurrera, lotura zuzena baitzuen Moskuko hiriarekin, Volga ibaian barrena. Han antolatu zen XVIII. mendean Errusiako ehundegi nagusia (1722), eta industria-hiri oparoa izan zen mende hartan.
Ekonomia
Industria-hiria da (petrolio-industria, mekanika eta ehungintza). Unibertsitatea dauka.
Ondasun nabarmenak
Aipagarriak dira katedrala (XVI. mendea), eliza zaharrak (XVII. mendea), Errusiako lehen antzoki publikoa (1750) eta museoak. 2005ean UNESCOk hirigunea Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Klima
Datu klimatikoak (Jaroslavl) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −8.2 | -5.8 | 0.1 | 9.0 | 17.8 | 21.4 | 23.3 | 21.5 | 14.9 | 7.2 | -0.2 | -5.2 | 8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −15.8 | -14.2 | -8.6 | 0.0 | 6.2 | 10.1 | 12.5 | 10.7 | 5.9 | 0.9 | -5.2 | -11.6 | -0.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 37 | 27 | 26 | 40 | 52 | 65 | 84 | 64 | 55 | 52 | 46 | 43 | 591 |
Iturria: meteoinfo.ru[4] |
Herri eta hiri senidetuak
|
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- Yaroslavl Global.britannica.com
- «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- Russian Federal Meteorological Service. .
- (Portugesez) © 2009 Câmara Municipal de Coimbra - Praça 8 de Maio - 3000-300 Coimbra. Acordos de Geminação. .