Jaroslav Seifert

Jaroslav Seifert (Praga, 1901eko irailaren 23a - Praga, 1986ko urtarrilaren 10a) txekiar poeta eta kazetaria izan zen. Literaturako Nobel Saria irabazi zuen lehen txekiarra izan zen (1984).

Jaroslav Seifert

Bizitza
JaiotzaŽižkov (en) Itzuli eta Praga, 1901eko irailaren 23a
Herrialdea Txekoslovakia
HeriotzaPraga, 1986ko urtarrilaren 10a (84 urte)
Hobiratze lekuaKralupy nad Vltavou
Familia
Ezkontidea(k)Marie Seifertová (en) Itzuli  (1928ko urtarrilaren 19a -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaktxekiera
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, poeta, kazetaria, saiakeragilea, idazlea eta iritzi-kazetaria
Jasotako sariak
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka
Genero artistikoalirika
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Social Democracy (en) Itzuli
Txekoslovakiako Alderdi Komunista

Musicbrainz: 2078734f-9f91-4a43-a007-18fd37e16e1a Discogs: 875570 Allmusic: mn0001731047 Find a Grave: 10931637 Edit the value on Wikidata

1920. urtean aurkeztu zuen lehen poema bilduma, Mesto v slzách (Hiria negarrez), eta komunismoaren aldeko lanak idatzi zituen ondorengo urteetan. Eskema haietatik urrundu zen geroago eta poesia hutsaren aldera jo zuen hurrengo lanetan: Na vlnách T.S.F. (1925, Haririk Gabeko Telegrafoaren uhinen gainetik), Slavík zpivá spatne (1926, Urrentxindorrak gaizki kantatzen du). 1929an alderdi komunista utzi zuen. 1938tik aurrera Txekoslovakiako gertakizunak izan zituen langai. Germaniarren okupazioaz idatzi zuen Zhasnete svetla obran (1938, Argiak itzali) eta Pragako egoeraz idatzi zuen Svetlena odena (1940, Argiz jantzia) poema bilduman. 1945ean Prilba hliny (Buztinazko kaskoa), nazien mendeko Praga deskribatzen duen obra, aurkeztu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren kazetaritza lanean jarraitu zuen eta poema liburu ugari eta haurrentzako liburuak idatzi zituen. 1966an Nazioko Poeta izendatu zuten eta 1968an sobietarren inbasioa salatu zuen. 1981. urtean oroitzapen liburu bat argitaratu zuen. 1984an eman zioten Literaturako Nobel Saria.

Erreferentziak

    Kanpo estekak


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.