Jarosław Kaczyński
Jarosław Kaczyński (Varsovia, 1949ko ekainaren 18a) poloniar politikaria da. Lege eta Justizia Alderdiko sortzaile eta kidea da.
1949an Polonian jaio ziren bi anaia bikiak, Jarosław eta Lech. Jarosławek zuzenbidea ikasi zuen Varsoviako Unibertsitatean.
Erregimen komunistan, oposizio-erakundeetan militatu zuen. 1990eko hamarkadan alderdi kontserbadore bat sortu zuen eta diputatu izan zen. Lech Wałęsa, presidentearen kantzilergoko burua ere izan zen, baina gero kargutik kendu zuten.
Bere anaiarekin Lege eta Justizia Alderdia sortu ondoren, 2005eko hauteskundeak irabazi zituzten. Lech presidente izendatu zuten. Hurrengo urtean Jarosław lehen ministro aukeratu zuten. Ustelkeriaren aurkako neurriak, funtzionario komunistak garbitzeko neurriak eta politika euroeszeptuagoa egin zituen.
2007an hauteskundeak galdu zituen Plataforma Zibikoaren aurrean eta 2010ean bere anaia hil ondoren egindako presidentetzarako hauteskundeak galdu zituen.
2020tik Mateusz Morawieckiren gobernuko lehen ministrordea da.