Jaromír Weinberger
Jaromír Weinberger (Praga, 1896ko urtarrilaren 8a - St. Petersburg, Florida, 1967ko abuztuaren 8a) txekoslovakiar musikagilea izan zen.
Jaromír Weinberger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Praga, 1896ko urtarrilaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | St. Petersburg (Florida), 1967ko abuztuaren 8a (71 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: intoxikazioa |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Theatre Leipzig (en) |
Hizkuntzak | txekiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria eta musika-irakaslea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
Pragako kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta geroago, Max Regerrekin, Leipzigen. 1927. urtean ospetsu bihurtu zen Svanda Dudák (euskaraz: «Svanda kornamusa-jotzailea») operarekin. 1922-1923. urteetan New York estatuko Ithacako kontserbatorioko irakasle izan zen. 1939. urtean Estatu Batuetan hartu zuen bizilekua. Bere bizitzako azken hogeita hamar urteetan eliz musika idatzi zuen. Beste lanetan txekiar, eslaviar eta anglo-saxoi folklorea erabili zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.