Jarlshof
Jarlshof Eskoziako Shetlandak uhartediko hegoaldeko muturrean dagoen aztarnategi arkeologiko bat da, milaka urtetako historia agertzen duena. Gizateriaren Ondare izateko hautagaia da.
Historia
K.a. 2500 urtearen ingurutik populatua izan da eremua. Eraikina Burdin Aro altxatu zen K.a. 200 urtea baino lehenago, aurrez izan zen Brontze Aroko beste baten gainean. Dorreak 13 metrotako altuera izango zuela pentsatzen da.
Piktoen sinbolo ugari aurkitu da barnean. IX eta XIV mendeen artean norvegiarrak izan ziren bertan eta eraikin berriak egin zituzten inguruan. XVII mendean Robert Stewart Orkadetako Earlak Sumburgh gaztelua eraiki zuen inguruan, gaur egun hondarretan aurkitzen dena.
Jarlshof estalita egon zen denbora luzean zehar, harik eta ekaitz handi batek agerian utzi zuen arte. 1925ean egin ziren lehen indusketak eta 1949-52 artean teknologia modernoa erabili zen Jarlshof aztertzeko. Ordutik aurrera ez da beste indusketarik egin.
Egitura
Honako eraikin hauek osatzen dute Jarlshof:
- Brontze Aroko ola.
- Burdin Aroko broch-a.
- Piktoen wheelhouse-a.
- Bikingoen etxe luzeak.
- Erdi Aroko landetxea.
Iruditegia
- Aurrehistoriako eremua.
- Piktoen wheelhouse-aren barnealdea.
- Bikingoen etxearen oinarria.
- Sumburgh gazteluaren hondarrak.