Jaraunspen tamalgarria

Jaraunspen tamalgarria (gaztelaniaz: Triste herencia) Joaquín Sorolla espainiar margolariaren margolan bat da, 1899an egina. Tamaina handiko obra da, eta Valentziako Cabañal hondartzako eszena bat irudikatzen da. Bertan, hainbat ezintasun-motaren eraginpean dauden haurrak ikusten dira, itsasoan bainua hartzeko prest daudenak, osasun-arazoei aurre egiteko neurri terapeutiko gisa.

Jaraunspen tamalgarria
Jatorria
Sortzailea(k)Joaquín Sorolla
Sorrera-urtea1898
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak210 (altuera) × 285 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Bildumaezezaguna

Nabarmentzekoa da haur baten irudi zentrala, makulu batzuetan lagunduta nekez mugitzen dena. Makuluak dituen ume horretan poliomielitisaren ondorioak ikus daitezke. Garai hartan gaixotasun hori oso ohikoa zen, eta lokomozio-aparatuari kalte larriak eragiten zizkion. San Joan Jainkoarenaren Ordenako erlijioso batek laguntzen dio eta arretaz zaintzen ditu haurrak. Artelana margolariaren lehen garaikoa da, non interes sozialeko hainbat gai jorratu zituen.

Margolan hau 1900. urteko Parisko Erakusketa Unibertsalera aurkeztu zen, eta Grand Prix saria jaso zuen. 1901ean ohorezko domina lortu zuen Espainiako Arte Ederren Erakusketa Nazionalean. 1981ean Bancajak New Yorkeko Jasokundearen Elizari erosi zion.

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.