Japoniaren banaketa administratiboa

Japoniaren banaketa administratiboa 47 prefektura edo departamenduz osatua dago, lau motakoak:

  • Metropoli prefektura 1 (都, to, "hiriburu"): Tokioko prefektura (東京都)
  • Uharte prefektura erraldoi 1 (道, , "bide", uhartea berandu populatu baitzen): Hokkaidō (北海道).
  • 2 hiri prefektura (府, fu): Ōsaka (大阪府) eta Kyōto (京都府).
  • 43 landa prefektura (県, ken): beste guztiak.
Japoniako prefekturak

Denak batera izendatzeko todōfuken (都道府県) hitz elkartu laukoitza erabiltzen da.

Uhartediak 20.000 uhartetik gora dituenez, hauek prefektura bati lotzen dira, nahiz eta bien arteko distantzia oso handiak izan (600km arte).

Bestela, ofizialak izan ez arren tradizio handia du eskualdeetan egindako banaketak, 8 erregio daudelarik.

Historia

Banaketa hau Meiji garaian ezarri zen 1871n, sistema feudala ezezteko asmoz. Berez, antzinako probintzien siatema ordeztu zute.

Historian zehar hainbat aldaketa izan dira, azkena 2003an Junichiro Koizumi lehen ministroak agindutakoa[1].


Eskualdeak

Japoniako eskualdeak: Arrosaz Hokkaido, horiz Tōhoku, orlegiz Kantō, urdin argiz Chūbu, urdin ilunez Kansai, laranjaz Chūgoku, morez Shikoku eta grisez Kyushu.
  1. Hokkaido: Hokkaido (pref.)
  2. Tōhoku: Akita, Aomori, Fukushima, Iwate, Miyagi eta Yamagatako prefekturak.
  3. Kantō: Chiba, Gunma, Ibaraki, Kanagawa, Saitama, Tochigi eta Tokioko prefekturak.
  4. Chūbu: Aichi, Fukui, Gifu, Ishikawa, Nagano, Niigata, Shizuoka, Toyama eta Yamanashiko prefekturak.
  5. Kansai: Hyōgo, Kioto, Mie, Nara, Osaka, Shiga eta Wakayamako prefekturak.
  6. Chūgoku: Hiroshima, Okayama, Shimane, Tottori eta Yamaguchiko prefekturak.
  7. Shikoku: Ehime, Kagawa, Kōchi eta Tokushimako prefekturak.
  8. Kyushu: Fukuoka, Kagoshima, Kumamoto, Miyazaki, Nagasaki, Ōita eta Sagako prefekturak eta Ryukyu uharteak (Okinawa).

Uharteak, eskualdeak, prefekturak eta hiriburuak

Prefektura Japonieraz Hiriburua Eskualdea Uhartea Biztanleria 1 Azalera 2 Dentsitatea 3 Barrutiak Udalerriak
Aichi愛知県Nagoya ChūbuHonshū7 043 235 5 153,811 366 1588
Akita秋田県Akita TōhokuHonshū1 189 215 11 612,11102 969
Aomori青森県 AomoriTōhokuHonshū 1 475 635 9 606,26154 867
Chiba千葉県 ChibaKantōHonshū 5 926 349 5 156,151 149 980
Ehime愛媛県Matsuyama ShikokuShikoku1 493 126 5 676,44263 1170
Fukui福井県 FukuiChūbuHonshū 828 960 4 188,76198 1035
Fukuoka福岡県 FukuokaKyūshūKyūshū 5 015 666 4 971,011 009 1797
Fukushima 福島県FukushimaTōhoku Honshū2 126 998 13 782,54 15415 90
Gifu岐阜県Gifu ChūbuHonshū2 107 687 10 209,30199 1799
Gunma群馬県 MaebashiKantōHonshū 2 024 820 6 363,16318 1270
Hiroshima 広島県HiroshimaChūgoku Honshū2 878 949 8 476,95 34015 86
Hokkaidō北海道SapporoHokkaidōHokkaidō 5 682 950 83 453,5772 66212
Hyōgo兵庫県Kōbe KansaiHonshū5 550 742 8 392,42661 1988
Ibaraki茨城県 MitoKantōHonshū2 985 424 6 095,62490 1484
Ishikawa石川県 KanazawaChūbuHonshū 1 180 935 4 185,32282 841
Iwate岩手県Morioka TōhokuHonshū1 416 198 15 278,5193 1259
Kagawa香川県 TakamatsuShikokuShikoku 1 022 843 1 861,70545 743
Kagoshima 鹿児島県KagoshimaKyūshū Kyushu1 786 214 9 132,42 19412 96
Kanagawa神奈川県 YokohamaKantōHonshū 8 489 932 2 415,423 515 737
Kōchi高知県 KōchiShikokuShikoku 813 980 7 104,70115 753
Kumamoto熊本県 KumamotoKyūshūKyūshū 1 859 451 6 908,45251 1194
Kyōto京都府 KyōtoKansaiHonshū 2 644 331 4 612,93573 1244
Mie三重県Tsu KansaiHonshū1 857 365 5760,72322 1469
Miyagi宮城県 SendaiTōhokuHonshū 2 365 204 6 861,51325 1571
Miyazaki宮崎県 MiyazakiKyūshūKyūshū 1 170 023 6 684,67151 844
Nagano長野県 NaganoChūbuHonshū 2 214 409 12 598,48163 16120
Nagasaki長崎県 NagasakiKyūshūKyūshū 1 516 536 4 092,80371 979
Nara奈良県Nara KansaiHonshū1 442 862 3 691,09391 847
Niigata新潟県 NiigataChūbuHonshū 2 475 724 10 938,82197 16111
Ōita大分県Ōita KyūshūKyūshū1 221 128 5 804,24193 1258
Okayama岡山県 OkayamaChūgokuHonshū 1 950 656 7 008,63274 1878
Okinawa沖縄県 NahaKyūshūOkinawa 1 318 281 2 271,57581 553
Osaka大阪府Ōsaka KansaiHonshū8 804 806 1 893,184 652 544
Saga佐賀県Saga KyūshūKyūshū876 664 2 439,23359 849
Saitama埼玉県 SaitamaKantōHonshū 6 938 004 3 767,091 827 990
Shiga滋賀県 ŌtsuKansaiHonshū1 342 811 3855,08334 1150
Shimane島根県 MatsueChūgokuHonshū 761 499 6 707,32114 1259
Shizuoka静岡県 ShizuokaChūbuHonshū 3 767 427 7 328,61484 1274
Tochigi栃木県 UtsunomiyaKantōHonshū 2 004 787 6 408,28313 749
Tokushima 徳島県TokushimaShikoku Shikoku823 997 4 145,26 19910 50
Tokio東京都 Shinjuku,TōkyōKantōHonshū 12 059 237 2 102,355 514 139
Tottori鳥取県 TottoriChūgokuHonshū 613 229 3 507,19175 639
Toyama富山県 ToyamaChūbuHonshū 1 120 843 4 247,22264 735
Wakayama和歌山県 WakayamaKansaiHonshū 1 069 839 4 725,58226 750
Yamagata山形県 YamagataTōhokuHonshū 1 244 040 9 323,34133 944
Yamaguchi 山口県YamaguchiChūgoku Honshū1 528 107 6 110,76 25011 56
Yamanashi 山梨県KōfuChūbu Honshū888 170 4 465,37 1998 64

Oharrak: 1 2000. Urtean  2 km²  3 Kilometro karratuko

Udalerrien batzea

Sakontzeko, irakurri: «Japoniako udalerrien batzea»

Japoniako udalerrien batzea eta desagerpena (japonieraz: 市町村合併), Japonian 1999an hasitako udalerrien batze prozesua izendatzeko erabilitako izena da. Udalerrien batzea bi udalerri edo hainbat udalerriren arteko akordioren ondorioz gerta daiteke. Historian zehar hiru aldiz eman dira bat-egite hauek, 1889an, 1950eko hamarkadan eta Japoniako gobernuak gastuak murriztu eta estatuaren egitura hobeto antolatzeko 1999an.

Erreferentziak

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.