Japoniar nazionalismo

Japoniar nazionalismoa nazionalismo mota bat da, japoniarrak kultura aldaezin bakarra duen nazio monolitiko bat direla baieztatzen duena. Japoniar herriak azken bi mendeetan bere jaioterriari, bere izaera kulturalari, forma politikoari eta patu historikoari buruz izan dituen ideia eta sentimendu ugari biltzen ditu. Erabilgarria da Japoniako kultura-nazionalismoa (ikus nihonjinron-a) nazionalismo politikotik edo Estatuak zuzendutako nazionalismotik bereiztea (ikus Shōwa totalitarismoa); izan ere, kultura-nazionalismo mota asko, hala nola azterketa folklorikoekin lotutakoak (Yanagita Kunio), Estatuak sustatutako nazionalismoaren aurkakoak izan dira.

Japoniako Itsas-Armadaren bandera, normalean nazionalismoari eta inperialismoari lotua.

Meiji Aroko Japonian, ideologia nazionalista, Mendebaldetik inportatutako filosofia politiko natiboen nahasketa bat zen, hasiera batean Meiji gobernuak garatuak batasun nazionala eta abertzaletasuna sustatzeko, lehenik Edo Aroko feudalismoa gainditzeko eta gero mendebaldeko potentzien kolonizazioaren aurkako defentsa bezala. Japoniar nazionalismoak Taishō eta Shōwa garaietan zehar eboluzionatu zuen gero eta autoritarioagoa zen gobernu bat eta atzerrian hedapen kolonial bat justifikatzeko, Bigarren Mundu Gerraren aurreko urteetan japoniar armadaren ekintzetarako oinarri politiko eta ideologiko bat emanez.

Sorrera

Japoniar nazionalismoa Bakumatsun jaio zen, Tokugawa shogunerriaren azken urteetan. 1854an Matthew C. Perry komodoroa Japoniako kostaldera iritsi eta Kanagawako Ituna sinatu ondoren atzerriko inbasio baten beldurra shock handia izan zen Japonia feudalarentzat. Daimyō batzuek fukko kontzeptua sustatu zuten, iraganera eta tradiziora itzultzea, beste batzuek, aldiz, ōseia sustatu zuten, enperadorearen autoritate gorena. Ideiak ez ziren elkarrekiko baztertzaileak, sonnō jōi (enperadorea gurtzea, barbaroak kanporatzea) kontzeptuarekin bat eginez, hau, aldi berean, Meiji Berrezarpena hasteko indar bultzatzaile garrantzitsua izan zelarik, shogunerria aurka egon arren, bere boterea galtzen ikusten baitzuen.

1889ko Meiji Konstituzioak, Estatuarekiko leialtasuna, herritarren betebeharrik gorena bezala definitu zuen. Konstituzioak, berez, mendebaldeko praktika politikoak eta Japoniako ideia politiko tradizionalak nahasten zituen arren, gobernuaren filosofia, gero eta gehiago, japoniar herriaren (kokutai) gizarte-harmonia eta berezitasunaren zentzua sustatzera bideratu zen.

Kanpo estekak

Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.