Japoniako aktiboen burbuila
Japoniako aktiboen burbuila (japonieraz: バブル景気 baburu keiki, euskaraz, "burbuilaren booma") Japonian 1986 eta 1991 artean izandako aktibo finantzario eta higiezinen errebalorizazioa izan zen.[1] 1992ko hasieran, burbuilak eztanda egin zuen. Aktiboen prezioen azelerazio arinak, ekonomiaren gainberotzeak, kontrolatu gabeko Diru eskaintzak eta kredituaren hedapenak izugarrizko burbuila ekonomikoa sortu zuten.[2] Zehatzago, gainkonfiantzak eta diru-politika hedatzaileak bultzaturiko aktibo eta akzioen espekulazioak sortu zuten.[3]

1990eko abuzturako, Nikkei burtsa indize erdira amildu zen justu Japoniako Bankuak bere bosgarren kitatze egin zuenean.[2] 1991ko amaieran, aktiboen prezioak erortzen hasi ziren. 1992ko hasierarako jada asko erori arren,[2] japoniar ekonomiaren gainbeherak hamarkada batez iraun zuen. Honek produktiboak ez ziren maileguen pilaketa bultzatu zuen, erakunde finantzario askori arazoak sortuz. Burbuilak eztanda egin zuen ondorengo urteei Hamarkada Galdua (japonieraz: 失われた二十年 Ushinawareta Nijūnen) deitu zieten.[4] Harrezkero prezioak igo egin dira baina %0,1 bakarrik, estatistikan nabarmena izateko 26 urte behar zituen prozesu batean.[5]
Erreferentziak
- (Ingelesez) www.sjsu.edu. Japan's Bubble Economy. .
- (Ingelesez) Kunio Okina, Masaaki Shirakawa & Shigenori Shiratsuka. (2001eko otsaila). The Asset Price Bubble and Monetary Policy: Japan's Experience in the Late 1980s and the Lessons. .
- (Ingelesez) Edgardo Demaestri & Pietro Masci. (2003). Financial Crises in Japan and Latin America. Inter-American Development Bank.
- http://fhayashi.fc2web.com/Prescott1/Postscript_2003/hayashi-prescott.pdf
- (Ingelesez) «Average land price increases for 1st time since ...» The Japan News.
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |