Japoniako Alpeak

Japoniako Alpeak[1] (japonieraz: 日本アルプス Nihon Arupusu) Japoniako mendikate nagusiak dira, Honshu uhartea zeharkatzen dutenak. Izena William Gowland arkitektoak jarri zien XIX. mendeko bigarren erdialdean, eta Walter Weston misiolariak zabaldu zuen.

Japoniako Alpeak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaKita-dake
Garaiera3.193 m
Motamendikate
EponimoaAlpeak
Geografia
Map
Koordenatuak36°N 137°E
UTC orduaJapan Standard Time (en) Itzuli
KokapenaChūbu
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Niigata
Leku geografikoaHonshu

Japoniako Alpeen 3 mendikateak honako hauek dira: Hida mendiak (飛騨山脈) iparraldean, Kiso mendiak (木曽山脈) erdialdean eta Akaishi mendiak (赤石山脈) hegoaldean.

Badituzte 3.000 m baino altuagoak diren gainak, herrialdeko altuenak Fuji mendiaren ondoren. Altuenak Akaishi mendietako Kita-dake (3.193 m) eta Hida mendietako Hotaka-dake (3.190 m) dira. Naganoko prefekturan dagoen Ontake sumendia (3.067 m) erromesaldizko lekua da eta bitan izan ditu erupzioak berrikitan: 1979an eta 1980an.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.