Janne Teller
Janne Teller (1964ko apirilaren 8a) Danimarkako idazlea da. Bere familiako adar batzuk Austria eta Alemaniatik joan ziren Danimarkara.
Janne Teller | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kopenhage, 1964ko apirilaren 8a (59 urte) |
Herrialdea | Danimarka |
Lehen hizkuntza | daniera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta saiakeragilea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | New York |
Genero artistikoa | eleberria saiakera |
janneteller.dk | |
Ekonomia ikasketak egin zituen, eta Nazio Batuetako eta Europar Batasuneko erakundeetan lan egin zuen, krisi ekonomiko humanitario kontuetan-eta. 1995ean fikzio idazlanak modu profesional idazteari ekin zion, beste lanak utzita.
Danimarkako PEN klubekoa eta Danimarkako idazleen elkarteko kide da.
Munduko hainbat hiritan bizi izan da: Bruselas, Paris, Milan, Dar es Salaam eta Maputo. Gaur egun New York Cityn bizi da.
Bere 2000. urteko idazlan bat euskaratu da: (Danieraz) Intet. Ezer ez. (Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal). 2012. Alberdania. ISBN 978-84-9868-365-3
Liburuak
- (Danieraz) Odins ø, (1999). Odinen irla, oraingoz euskaratu gabea.
- (Danieraz) Intet (2000). Euskarara ekarria: Ezer ez. (Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal). 2012. Alberdania. ISBN 978-84-9868-365-3
- (Danieraz) Hvis der var krig i Norden (2004)
- (Danieraz) Kattens tramp (2004)
- (Danieraz) Kom (2008)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.