Janis Paige
Janis Paige, Donna Mae Tjaden jaiotza-izenez, (Tacoma, Ameriketako Estatu Batuak, 1922ko irailaren 16a) estatubatuar abeslari eta aktore ohia da.
Janis Paige | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tacoma (Washington), 1922ko irailaren 16a (101 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ray Gilbert (1962 - 1976) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stadium High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Enplegatzailea(k) | Warner Bros. |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kaliforniako Errepublikar Alderdia |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Tacoman jaioa, bost urterekin hasi zen tokiko ikuskizun amateurretatan abesten. Batxilergoaren ostean, Los Angelesera joan zen bizitzera. Han Hollywood Canteen kafetegiko abeslaria izatea lortu zuen Bigarren Mundu Gerra garaian, baita pin-up modelo-lanak egin ere. Lan horiei esker, Warner Bros zinema-estudioarekin kontratua sinatu zuen, baina kontratua eten egin zuen zuzeneko antzerki lanetan aritzeko, Broadwayko hainbat saiotan agertuz. Bere lan-ibilbidearen tarte handi batean zinema eta antzerki lanak tartekatu zituen. 1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera telebistan agerraldi asko egin zituen. Horien artean, Janis bera protagonista zuen It's Always Jan izenburuko sitcomean.
Guztira, 60 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, bizirik jarraitzen duen Hollywoodeko Urrezko Aroko azken izarretako bat da.