Jango Fett
Jango Fett Star Warseko unibertsoko pertsonaia bat da. Temuera Morrison izan zen pertsonaia honi bizia eman ziona sagako II. atala den Star Wars II. Atala: Klonen Erasoan. Sagako film honetan baino ez da agertzen. Jango Fett galaxiako mertzenario eta saribilatzailerik hoberentzat hartzen da.
Jango Fett | |
---|---|
Star Warsen unibertsoa | |
Argitalpena | |
Sortzailea | George Lucas |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Hiltzailea | Mace Windu |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | starship pilot (en) sari-ehiztaria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Etsaiak | Obi-Wan Kenobi |
starwars.com… |
Jango klonatua izateko aukeratua izan zen, hala bere berdin-berdinak ziren erreplikek osatutako armada bat osatuz. Klon hauek bizkortutako hazkuntza bat izango zuten helduarora azkar iritsi eta hala borrokatzeko adinean egoteko. Klon armadaren eredua izateagatik ordain bezala, dirutza handi bat ez ezik, bere buruaren eraldatu gabeko klon bat eskatu zuen, semetzat hartu zuena: Boba Fett.
Saribilatzaile eta banakako borrokan iaioa, Fettek mandaloriar armajantzi bat zeraman. Aipaturiko armajantzi horrek arma eta beste gauza erabilgarri ugari ditu, horien artean laban aldagarriak, arpoi bat, laserrak eta beste zenbait tresna exotiko. Borrokan, Jangok bere bultzapen poltsa erabiltzen du bere etsaien aurka altuera eta abiadura abantaila izateko. Gainera, Jangoren poltsak, honen bizkarretik jaurti daitekeen suziri bat ere badarama. Izarrarteko bidaietarako, Jangok Esklabu I izena duen bere untzia erabiltzen du.
Historia
Jango Fett oso gazte geratu zen umezurtz, Concord Dawneko nekazari merkatari xalo batzuen semea, bortizki erailak izan zirenak, Mandaloriar Mercen fakzioen aurkako gerra zibil batean. Vizslak Jango harrapatu zuen eta bere gurasoak Jaster Mereeli buruz zekiten guztia esatera behartu zituen, baina Fetten gurasoek uko egin zioten. Vizslak Jango harrapatu zuen eta honen gurasoak lehenaren morroiek hil zituzten. Jaster Mereelek salbatu zuen Jango, eta ondoren mandaloriarrek entrenatua izan zen. Jango mandaloriar nabarienetako bat bihurtu zen, eta, uste zenez, berau zen talde honetako biziraule bakarra Jediek talde hau suntsitu ondoren. Bera gerlari handien aurrean altxatu zen, lurralde arriskutsuetan bere armajantzi bereizgarria erabiliz bizirauten ikasiz.
Urteak fisikoki egokitzen eta entrenatzen eman ondoren, behe munduko saribilatzailerik beldurgarrienetako bat izatearen ospea jaso zuen. Eguzki Beltzeko Vigoek ere ezin izan zuten bere blaster bikiengandik ihes egin. Behin, Fettek Zam Wesellekin taldean lan egin behar izan zuen, eta horretarako euren talentuak elkartu egin ziren antzeko soldata lortzeko. Bakarrik lan egitea nahiago bazuen ere, biek taldea osatzen zuten zuhurra zen uneetan. Biek abentura bat partekatu zuten bere erabiltzaileari botere izugarri bat bermatuko zion Seylotteko tramankulu bitxi baten bila ari zenean.
Klon Gerrak hasi baino hamar urte lehenago, Tyranus izeneko gizon batek Jangoren presentzia eskatu zuen Bogdeneko ilargietako baten, proposamen kitzikagarri batekin. Dirutza handi baten truke, Jango klon armada baten eredu bihurtuko zen. Fettek onartu egin zuen, baina kontratuan beste baldintza bat ezarriz. Bere ordainsariaz gain, bere buruaren aldatu gabeko klon batekin saritua izango zen. Gainontzeko klonengandik ezberdina, klon honek ez zuen hazkuntza prozesu bizkortu bat edo otzantasun tratamendurik. Jangoren erreplika puru bat izango zen, Boba izenekoa.
Kaminotarrek Fetti instalakuntza pribatuak eskaini zizkioten euren Tipoka Hiri hermetikoan, Jango saribilatzaile lanetik denbora batez aldentzea eragin zuena. Hau, bere klon semea zen Bobaren hezkuntzan murgildu zen. Kaminotarrek Fetten biziraute eta borroka material genetikoa probestu zuten milaka klon soldadu sortzeko.
Tyranusen babesle bezala zerbitzatzen zuen bitartean, Jango Merkataritza Federakuntzako erregeordea zen Nute Gunrayk kontratatu zuen. Gunrayk Padmé Amidala senataria ezabatu nahi zuen, neimoidiarraren buruko min handia izan zena denbora askoan. Fettek lana bere lagun zahar Zam Weselli azpikontratatu zion, eta kouhun pozoitsuak eman zizkion lana amai zezan.