Jangela Solidaria

Jangela Solidaria Gipuzkoako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) bat da, Medicus Mundirekin elkarlanean aritzen dena. Kudeaketa administratiboa eta diru sarreren eta transferentzien gestioa Medicus Mundi Gipuzkoak (MMG) egiten ditu. Helburu nagusia Wukroko (Tigray eskualdea, Etiopia) 500 haurren elikadura, osasuna eta hezkuntza bermatzea da. Umezurtz horiek Etiopia eta Eritrearen arteko gerran edo IHESak jota galdu zituzten gurasoak.

Jangela Solidaria
Datuak
HerrialdeaEspainia

2005ean sortu zen, Angel Olaran (Hernani, 1938/05/17) Aita Zuriaren proiektuei laguntzeko asmoz.

Jangela Solidariaren historia

2003ko abuztuan bi gazte gipuzkoarrek hilabete bat igaro zuten Etiopian. Hango egoera ikusirik bertako biztanleei laguntzeko zerbait egitea erabaki zuten. Bertan lan egiten duen Angel Olarani galdetu zioten zein zen beharrik handiena, eta honek umezurtzei jaten ematea zela erantzun zien. Helburu horrekin, beste hiru lagunekin, Jangela Solidaria jarri zuten martxan[1]

2005ean komunikazio kanpaina hasi zuten Gipuzkoako zenbait herritan proiektua aurkeztuz. Egitasmoak jende askoren laguntza jaso zuen eta aurrekontuaren %89 emaile pribatuek estali zuten.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.