Janez Janša
Ivan Janša, Janez Janša bezala ezaguna (Grosuplje, 1958ko irailaren 17) esloveniar politikaria da, hiru aldiz Esloveniako lehen ministroa, 2004tik 2008ra, 2012tik 2013ra eta 2020ko martxotik 2022ra. Gaztetan Komunisten Ligako kide izan zen eta 1983an Jugoslaviako erregimen komunistaren disidente bihurtu zen. 1989an Esloveniako Batasun Demokratikoaren sortzaileetako bat izan zen. 1991n Esloveniako defentsa ministro zen eta Esloveniako Independentziaren Gerran estratega nagusia izan zen. Bigarren agintaldia zentsura-mozio baten bidez amaitu zen. Ustelkeriagatik espetxeratu zuten eta, azkenean, absolbitu egin zuten.
Kanpo estekak
Artikulu hau Esloveniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.