Jane Stanford
Jane Elizabeth Lathrop Stanford (Albany, New York, 1828ko abuztuaren 25a - Honolulu, 1905eko otsailaren 28a) estatubatuar filantropoa eta Stanford Unibertsitatearen fundatzailea izan zen.
Jane Stanford | |||
---|---|---|---|
1862ko urtarrilaren 10a - 1863ko abenduaren 10a ← Maria Downey (en) - Mollie Low (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Albany, 1828ko abuztuaren 25a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Honolulu, 1905eko otsailaren 28a (76 urte) | ||
Hobiratze lekua | Stanford Mausoleum (en) | ||
Heriotza modua | giza hilketa: strychnine poisoning (en) | ||
Familia | |||
Aita | Dyer Lathrop | ||
Ezkontidea(k) | Leland Stanford | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Albany Academy for Girls (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | social entrepreneur (en) , filantropoa eta sufragista | ||
Kidetza | National American Woman Suffrage Association (en) | ||
Biografia
Leland Stanford negozio-gizonaren emaztea izan zen Jane. Senarra Kaliforniako lehen aberats kapitalisten belaunaldikoa izan zen, bereziki trenbideetan inbertituz egin zuen dira, eta Kaliforniako gobernari ere izan zen 19. mendean.[1]
Seme bakarra izan zuen bikoteak, Leland Stanford Jr., baina 1884an 15 urterekin sukar tifoidea jota hil zen. Haren omenez, oinordekorik gabe geratuta, senar emazteek erabaki zuten beren bizileku Palo Alto hirian esparru handi bat unibertsitate batean inbertitzea beren dirutza. 1885ean senarrarekin batera fundatu zuen Stanford Unibersitatea sortu zuen, zeina eskolak ematen hasi zen 1891n.
Heriotza eta misterioa
1893an senarra hil ondoren, unibertsitatea finantzatu eta funtzionatu zuen ia berak bakarrik, 1905ean estrikninaz pozoituta hil zuten arte. Garaian Jane Stanforden heriotza naturaltzat jo zen arren, geroko historialariek ez dute dudarik hilketa izan zela, nahiz eta erruduna ezin izan den zehatz identifikatu, susmagarri pare baten kontrako zantzuez haratago.
Bi aldiz pozoitu zuten Jane Stanford, eta bigarren aldia erremediorik gabeko kasua izan zen. 1905eko urtarrilaren 14an San Frantziskoko bere etxean, ohe ondoan zuen botilatik edan zuen uda, eta zapore zatarra igarrita, botaka egin zuen berehala. Bizitza salbatu zuen horrela, estrikinina baitzuen urak.[2]
Osasun okerra utzi zion gertaera hark, eta Hawaii uharteetara bidaia egin zuen atseden hartzeko. Bertan, Honoluluko hotel batean, otsailaren 28an berdintsua gertatu zen, soda bat eskatu zuen eta zerbitzatu ziotenak hil zuen pozoituta, edari hartan ere estriknina egon baitzen.
Kasua heriotza natural bezala artxibatu zen, besteak beste Stanfordeko Unibertsitateko presidente David Starr Jordan Honolulura iritsi eta berehala zalantzak tapatzen saiatu zelako. 1891tik Jordan Stanfordeko buru akademiko ofiziala zen, baina Jane Stanfordeko buruzagitza partekatu istilutsu bat zeukan. Stanfordek eraman nahi zuen unibertsitatea humaniteen esparrura, liberal arts esaten ziotena ingelesez garaian, parapsikologia bezalako gai eztabaidatsuetan interesa agertuz. Jordanek berriz, zientzia gogorren eta ingeniaritzaren aldeko erakunde bat nahi zuen, baina bere zientifikotasunean ere bazeuden iluntasunak, bereziki eugenismorako eta suprezasimo arrazista zuri baterako joera.
Gatazka Stanforden heriotzak argitu zuen, Jordan botere osoaz jabetu zelarik Unibertsitatean. Gainera hilketa estaltzeko egin zuen lanak susmagarri nagusi bihurtzen duten historialari zenbaitentzat, hala nola Malcolm Harris.[1] Hala ere, Jordan fisikoki ez zenez egon bi pozoitze intzidenteetan tokietan, konplizeak beharko zituen, eta lotura horiek ez daude argi.
Beste susmagarri nagusia da Bertha Berner neskamea, zeina bi pozoitzeetan egon zen, San Frantziskon eta Honolulun; baina emakume honek Jane Stanforden kontrako ze motibo izan zitzakeen ere ez dago argi.[2]
Erreferentziak
- Harris, Malcolm. (2023). «2.1 Local Ghosts» Palo Alto: a history of California, capitalism, and the world. (First edition. argitaraldia) Little, Brown and Company ISBN 978-0-316-59203-1. (Noiz kontsultatua: 2023-07-04).
- (Ingelesez) Wolfe, Susan. (2012-01-26). «Who Killed Jane Stanford?» Stanford Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).