Jane Goodall

Dame Jane Goodall (Londres, 1934ko apirilaren 3a - ) naturalista, aktibista eta primatologo ingelesa da. Bere bizia tximinoen jokabidea ikertzen eman du Afrikan. Etologian doktorea Cambridgeko Unibertsitatean eta honoris causa doktorea munduko 45 unibertsitate baino gehiagotan. Nazioarteko 100 sari baino gehiago lortu ditu,[1]

Jane Goodall

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakValerie Jane Morris-Goodall
JaiotzaHampstead, 1934ko apirilaren 3a (90 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaMortimer Herbert Morris-Goodall
AmaMargaret Myfanwe Joseph
Ezkontidea(k)Hugo van Lawick  (1964 -  1974)
Derek Bryceson (en) Itzuli  (1975 -  1980ko urria)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNewnham College (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoctor in Engineering (en) Itzuli
Tesi zuzendariaRobert Hinde
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Robert Hinde
Jarduerak
Jarduerakaktibista, etologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea, primatologist (en) Itzuli, antropologoa eta biologoa
Lantokia(k)Bournemouth
Jasotako sariak
InfluentziakLouis Seymour Bazett Leakey
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Zientziaren eta Arteen Europar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
World Future Council (en) Itzuli

janegoodall.org eta janegoodall.es…
IMDB: nm0328762 Allocine: 260337 Allmovie: p27647
Facebook: janegoodall Twitter: JaneGoodallInst TED: jane_goodall Musicbrainz: ba2c5b59-d300-492f-90be-49af20dffb29 Discogs: 2085907 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Bizitza

Familia apal eta baliabide gutxiko batean jaio zen. Txikitatik, Afrika bisitatu nahi izan zuen, hango animalien artean bizi eta haiei buruzko liburuak idatzi ahal izateko. Eskola ikasketak amaitutakoan, administrazio ikasketak egin zituen eta klinika bateko administrazio sailean lan egin, Oxford Unibertsitatean, baita Londresko dokumental estudio batean ere, baina Keniako lagun batek hara joateko gonbidatu zuenean, zerbitzari gisa lan egiten hasi zen taberna batean, bidaia ordaindu ahal izateko, 1957an. Geroztik, jatorri britaniarra izanik, bizitza osoa eman du txinpantzeen portaera ikertzen Tanzanian eta lan handia egin izan du kontserbazioaren eta animalien ongizatearen alorretan.[2]

Ikerketak

1960. urtean hasi zen txinpantze basatiei behatzen eta haiek deskribatzen. [3] Egoera basatian zeuden tximinoen aitzindaria izan zen, Establishment zientzialariak kritikatu zituen jatorrizko metodologiak barneratuz. 1965ean Gombe Stream ikerkuntza zentroa sortu zuen, izen bereko erreserban, Tanganyka laku ertzean, gaur egun Tanzania izena duen lurraldean. Urte berean, Etologian doktoratua lortu zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Haren ikerkuntzek hamarkada osoetan zehar segitu zuten eta egun, 50 urte geroago, oraindik Gombeko tximinoen ikerketek egiten dihardute: espezie basatiei buruzko ikerketarik luzeena da.

Haren ideologia argi agertzen da berak idatzi zuen esaldi ezagunean:

« Soilik ulertzen baditugu, zaindu ahal izango ditugu.

Soilik zaintzen baditugu, lagundu ahal izango diegu. Soilik laguntzen badiegu, salbatuko dira.

 »
Jane Goodall

Dibulgatzailea

2020an National Geographic kateak 'Jane Goodall: itxaropen handia' izeneko dokumentala eskaini zuen, primatologoaren alderdi aktibista, dibulgatzaile eta zientifikoa jasota. Bere lanarekin, Lehen Mundua ohartarazi du txinpantzeari eragiten dioten arriskuez eta, horren ondorioz, Afrikak dituen gaitzez.[4][5]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jane Goodall Aldatu lotura Wikidatan

Jane Goodall Euskal Herrian

  • 2010ean etorri zen lehen aldiz Tolosako Naturaldian parte hartzeko.[6]

Irudi galeria

Erreferentziak

  1. «JANE GOODALL: «NIRE BIZITZAREN AMAIERAN, GERATZEN ZAIDAN DENBORAN GAUZA GEHIAGO LORTU BEHAR DITUDALA SENTITZEN DUT»» www.bizkaia21.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  2. «Bihotzik gabe, ezin» Zientzia Kaiera 2017-09-05 (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  3. Oihane, Lakar Iraizoz. (2011-01-01). «"Nik uste nuen txinpantzeak eta gu antzekoak ginela, baina haiek atseginagoak zirela"» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  4. (Gaztelaniaz) «National Geographic estrena el largometraje documental ‘Jane Goodall: La gran esperanza’» naiz: 2020-04-16 (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  5. (Gaztelaniaz) L, Diario de Prensa Digital S.. (2015-05-27). «Diario Turing - Tecnología y sociedad en red» Diario Turing (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  6. (Gaztelaniaz) «Jane Goodall por primera vez en Euskadi, en el Naturaldia de Tolosa» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.