Jane Campion
Jane Campion (Wellington, 1954ko apirilaren 30a) Zeelanda Berriko zinema-zuzendaria da. Antropologia- eta arte-ikasketak egin ondoren, zinemagintzari ekin zion, eta Australian egin zituen lehenbiziko film laburrak. Horietako bati, Peel, an exercise in discipline (Peel, diziplina-ariketa) lanari, Cannesko Urrezko Palma eman zioten 1982an. Telebistarako egin zuen lehenbiziko film luzeari, Two Friends (1986, Bi lagun) filmari, oso harrera ona egin zion kritikak. Zinemarako lehen film luzea, Sweetie, 1989an egin zuen. Hurrengo urtean, Veneziako Zinemaldiko Zilarrezko Lehoia irabazi zuen Aingeru bat nire mahaian filmarekin, Janet Frame idazlearen biografian oinarritutako lanarekin. Film ezagunenean ere, Pianoa (1992) filmean, emakumezko bat da protagonista. Beste hainbat sariren artean, Cannesko Zinemaldiko Urrezko Palma eman zioten film horrengatik. Horren ondorengoekin, Dama baten erretratua (1995) eta Nire arma eta haren ikaslea (1996), ez zuen halako arrakastarik lortu. Aipatzekoa da Jane Campion izan zela 1946tik aurrera Cannesko sari nagusia eskuratu zuen lehenbiziko emakumea. 2021an Veneziako Zinemaldiko Zilarrezko Lehoia irabazi zuen bigarrenez, The Power of the Dog filmagatik. Lan honengatik Zuzendari onenaren Oscar Saria ere eskuratu zuen.
Jane Campion | |||
---|---|---|---|
← Steven Spielberg - Coen anaiak → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Wellington, 1954ko apirilaren 30a (69 urte) | ||
Herrialdea | Zeelanda Berria | ||
Bizilekua | Sydney | ||
Familia | |||
Aita | Richard Campion | ||
Ama | Edith Campion | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Victoria University of Wellington (en) Sydneyko Unibertsitatea Australian Film Television and Radio School (en) Chelsea College of Art and Design (en) Sydney College of the Arts (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, aktorea, zinema ekoizlea eta errealizadorea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
| |||
Filmografia
Zuzendaria
- Tissues (1980)
- Mishaps: Seduction and Conquest (1981)
- Peel: An Excercise in Discipline (1982)
- Passionless Moments (1983)
- A Girl's Own Story (1984)
- After Hours (1984)
- Dancing Daze-telesaileko atala (1985)
- Two Friends (1985)
- Sweetie (1989)
- An Angel at My Table (1990)
- The Piano (1993)
- The Portrait of a Lady (1996)
- Holy Smoke! (1999)
- In the Cut (2003)
- The Water Diary (2006)
- Bright Star (2009)
- Top of the Lake (2013)
- Top of the Lake: China Girl (2017)
- The Power of the Dog (2021)
Ekoizlea
- Soft Fruit (2000)
- Abduction: The Megumi Yokota Story (2006)
- Family Happiness (2016)
- They (2017)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak