Jane Addams
Jane Addams (Cedarville, Illinois, 1860ko irailaren 6a - Chicago, 1935eko maiatzaren 21a) Estatu Batuetako gizarte erreformatzailea, soziologoa, filosofoa eta idazlea izan zen.
Jane Addams | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Laura Jane Addams |
Jaiotza | Cedarville, 1860ko irailaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Chicago, 1935eko maiatzaren 22a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Cedarville Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Aita | John H. Addams |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Rockford University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Mary Emilie Holmes (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, filosofoa, idazlea, gizarte-langilea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, autobiografialaria, gizarte-erreformatzailea, gizarte-kritikaria, sufragettea, bakearen aldeko aktibista, giza eskubideen aldeko ekintzailea, Politikari teorikoa eta soziologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Daughters of the American Revolution Alpha Kappa Alpha Women's International League for Peace and Freedom (en) Phi Beta Kappa Elkartea International Committee of Women for Permanent Peace (en) |
Mugimendua | Bakezaletasuna sozialismoa Emakumeen sufragismoa Emakumeen eskubideak |
Gizarte laguntza publikoaren sortzailea izan zen Estatu Batuetan. 1889an, "Hull House" izeneko gizarte ekintzarako zentro bat sortu zuen Chicagon Europako etorkinentzat. 1923an munduari bira eman zion hitzaldiak emanez. Era berean, emakumeentzako botoa aldarrikatzen duen mugimenduan inplikatu zen.
Bakearen Nobel Saria lortu zuen 1931ean, Nicholas Butler-ekin batera, hezkuntzan, osasun prebentzioan, eta emakumeen lan baldintzen eta hezkuntzaren hobekuntzaren alde egindako lanagatik.
Bakea eta askatasunaren aldeko nazioarteko emakumeen ligako (BANEL-WILFP)lehendakaria izan zen 1915 eta 1935 bitarte. Errekontziliazioaren aldeko Nazioarteko Mugimenduko atal amerikarreko lehendakari ere izan zen.
Familia eta bizitza pribatua
Jane Addamsen gurasoak John Huy Adams (1822-1881), errota baten jabea eta Illinoisko senadore errepublikarra 16 urteetan zehar eta Sarah Weber (1817-1867) izan ziren. Anai-arreben artetik txikiena zen. Lau ahizpa eta hiru anai izan zituen:
- Mary Catherine Addams (1845-1894).
- Georgiana Addams (1849-1894).
- Martha Adams (1852-1918).
- John Weber Addams (1852-1918).
- Sarah Alice Addams (1853-1915).
- Horace Addams (1855-1855).
- George Weber Addams (1857-1859).
1863an, ama hil egin zen, bederatzigarren umeaz haurdun zegoela. Hortik aurrera, Jane bere ahizpa nagusiek zaindu zuten.
Lau urtekin bizkarrezurreko tuberkulosia izan zuen. Horrek, bizkarrean kurbatura bat izatea eragin zion, bizitza osorako izan zuena. Kurbak errena izatea eragin zion eta bere adineko beste umeekin harremanak zailtu zituen.
Addamsek zortzi urte zituenerako, lau anai-arreba hil zitzaizkion. 1868an, bere aita berriro ezkondu zen Anna Hostetter Haldeman alargunarekin. Bi ume izan zituzten, Henry Winfield Haldeman (1848-1905) eta George Bowman Haldeman (1861-1909).
Eskolaren ondoren, Janek Smith Collegen medikuntza ikasi anhi zuen, baina bere aitak ez zion utzi, urrunegi zegoelako. Azkenean Rockfor Female Seminaryra joan zen, Rockford, Illinoisen. Han ikasketak bukatu zituen udan, bere aita bat-batean hil zen. Udazken horretan, Addams, haren ahizpa Alice, Harry, ahizparen senarra, eta Anna Haldeman Addams amaordea Filadelfiara joan ziren, hiru gazteak medikuntzan has zitezen. Baina ikasketak utzi beharr izan zituen bere bizkarreko arazoak zirela eta. Honen ondorioz, depresioa eta neurastemia diagnostikatu zioten.
1882an bere anaiordeak ebakuntza egin zion bizkarreko arazoak konpontzeko. Honek gomendatu zion ikasketak albo batera uztea eta bidaiatzea. Eta 1883ko abuztuan, europatik bi urteko bidaia bat hasi zuen bere amaordearekin. Bidai horretan ohartu zen ez zela medikua izan behar besteak laguntzeko.
1890ean Mary Rozet Smith ezagutu zuen eta erlazio erromantiko bat hasi zuten, hau 1933an hil zen arte.
1889an Hull House-ren sortzailea izan zen, Estatu Batuetako inmigranteentzako lehen harrera etxea izan zena.
1935eko maiatzaren 21ean hil zen minbiziaren ondorioz.
Lanak
- Democracy and social ethics, New York: Macmillan, 1902.
- Children in American street trades, New York: National Child Labor Committee, 1905.
- New ideals of peace, Chautauqua, N.Y.: Chautauqua Press, 1907.
- The spirit of youth and city streets, 1909
- The Wage-earning Woman and the State, Boston: Boston Equal Suffrage Association for Good Government, 1910.
- Twenty years at Hull-House 1910.
- Symposium: child labor on the stage, New York: National Child Labor Committee, ?1911.
- The Long road of woman's memory. New York: Macmillan Co., 1916.
- Peace and bread in time of war. New York: Macmillan, 1922.
Kanpo estekak